Abian da formakuntza eta enplegua uztartzen dituen programa pilotua

21.07.15
Ekonomi Sustapena

17 pertsonak ekin diote gaur Ermuko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorrak Lanbiderekin lankidetzan garatutako enplegu eta formakuntza programa pilotuari. Hamar hilabeteko iraupena izango du ekimenak.

77 pertsonen artean hautatu dira 17 parte-hartzaileak; horretarako, literazia azterketa egin zitzaien balizko partaide guztiei. Literazia etxean, lanean nahiz komunitatean informazioa ulertu eta erabiltzeko pertsonok dugun ahalmen edo gaitasuna adierazteko eskumen eta ezagutza da, nazioarteko hainbat erakunderen esanetan.

Literazia kontzeptua Kanadan sortu zen 80. hamarkadan, eta Lanbidek, Euskadiko 12 entitaterekin bat eginda, enplegurako formakuntza berri bat sortu nahi du horren harira. Helburua norbanakoek euren gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzea da. Aipatutako instituzio horien artean dago Ermuko Udala, enplegu politikak ezartzen duen ibilbideagatik.

Formakuntza eta sei hilabetez lanera

Literazian formakuntza fasea uztailean hasi eta abendura arte luzatuko da. 2016ko urtarriletik aurrera, ikasleek lorategien eta gune berdeen diseinuan eta mantentzean profesionaltasun ziurtagiria hasiko dute. Horren barne, ekainera arte lanaldi erdiko enplegua izango dute.

Irakasleen eta materialen gastuei aurre egiteko, Udalak 54.000 euroko diru-laguntza jasoko du. Bestalde, errekurtso propioekin ordainduko ditu ikasleak sei hilabetez lanaldi erdian kontratatzearen gastuak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik