Txandakako TAO sistema ez da aplikatuko abuztuan

30.07.15
Erakundea

Ermuan doako eta txandakako TAO sistema (Trafiko eta aparkamenduaren Ordenamendua) ez da abuztuan aplikatuko. Hortaz, Ordenantzan ezarritakoarekin bat (3 artikuluaren 4. atala) aparkatze mugaturiko sistema ez denez abuztuan aplikatuko eta gidariok erreserbaturiko lekuetan aparkatzea libre izan dugu, udako hilabete berezi hori zerbitzutik kanpoa dela ezarrita baitago Ordenantzan. Aldiz iraila sartzearekin batera, sistema indarrean dugu berriz ere. Hirigunearen erdian araututako berrogeita bi aparkalekuak ordu betez dohainik txandaka erabiltzeko sistema 2013ko irailaren batean sartu zen indarrean eta laster bi urte beteko ditu. Lehen urte horretan sistemak bere helburua bete eta baliagarri dela frogatu du eta, jada, ermuarron bisitarien artean errotuta dugu.

Aparkaleku horiek ordu betez eta txandaka erabiltzeko erabaki hartu da udalerriaren erdigunean txandakako aparkamenduen erabilgarritasuna osatzeko, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan dadin egin da, Zubiaurre kale nagusia egun osoan oinezkoentzat izan dadila erabaki ondoren. Zama-lanetarako ere ezin dira sartu hornitzaile eta garraiolariek. Ordenantzaren helburua udalerriaren erdigunean, Valdespinako plaza azpiko udal aparkaleku publikoan ez bakarrik bai eta bide publikoan ere, egun diren txandakako aparkaleku-plazen eskaintza osatzea da, eta nahi duen pertsona orok gure udalerriaren erdigunera ibilgailuarekin sartu ahal izateko eta erosketak zein bestelako edozein kudeaketa edo zerbitzu egiteko behar duten beste denboraz aparkatu ahal izatea.

Ermuan dugun TAOren ezaugarriak. Galdera edo zalantza ohikoenak

Gure herrian txandaka, doan eta ordu betez, gehienez ere, erabiltzeko 42 aparkaleku espezifiko ditugu. Ordu betez, gehienez ere, denbora gehiagoan luzatu ezin gabe.

Txandaka erabiltzeko aparkalekuak arautzen dituen zonaldeak ondorengoak dira:

  • 1. Zonaldea: Valdespina Markesa kalea, Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 5eraino, eta Konbentukoa kalearekin elkartzen den tokitik Valdespina Markesa kalearen 7raino; Probaleku kalea, Goiko plazaren espaloian, lurperatutako edukiontzietatik Goiko plazara sartzeko kalexkarekin elkartzen den tokiraino.
  • 2. Zonaldea. Diputazio kalea, 3 eta 7 atalondoen artean.
  • 3. Zonaldea. Karabixa, alde bietan.

Ordutegiak:

OTA aparkalekuan doan eta gehienez ordu betez egoteko aukera emango digu, goizeko 9etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean, eta arratsaldeko 6etatik 8etara arte astelehenetik larunbatera. Igande, jaiegun eta abuztuan ez da TAOrik izango.

Doan ahal da lehengo ordua?

Doan lehenengoa eta hori bakarrik, ezin baita okupatu denbora gehiagoz. Ezin da gehiago erabili, helburua txandaka erabiltzea eta leku libreak izatea delako. Inor ezin izango du ordu bete baino gehiago aparkatu. Denbora hori gainditzen duenak ez du tasarik ordainduko, baina bai Ordenantzak arautzen duena ez betetzeagatik jasoko duen isuna.

Ordu bete baino gehiago behar duenak –bi ordu esaterako- Valdespina parke azpian dagoen aparkalekura edo Lomi-powerreko lantegi ohira joan behar du.

Kotxea lekuz aldatu eta zonaldeetan berriz aparkatzerik ahal dut?

Ez, inolaz ere ez. Zonalde horietan gehienez ere ordu bete aparkatu ahal izango dugu. Denbora hori gainditu ostean ezin izango da zonalde horretan gehiago aparkatuko, 2 ordu pasa arte.

Non eta nola izapidetu dezaket egoiliarren txartela?

Ez da posible, ez baitago egoiliar txartelik. Ordenantzak ezartzen duen ordutegitik kanpo aparkatzea libre egongo da. Hurrengo egunerako, berriz ere, libre utzi beharko dugularik txandaka erabiltzeko.

Ermuko sistema gainerako hiriburu eta herrietan dutenaren desberdina izango da nolabait. Helburua behar duenak hirigune erdian aparkatzeko lekua izatea baita, txandaka erabiltzera derrigortuz. Gehien ordain dezakeenak ezin izango du denbora gehiagoz erabili. Berdintasunezko sistema da, gidari guztientzat doan denbora tarte berdina.

Aparkalekuaren kudeaketa eta kontrola

Aparkalekuen kudeaketa eta kontrola aparkamendu-txartelen saltzaile automatikoen bitartez egingo da, Udaltzaingoak egiten duen ikuskapen-lanaz gain.

Zigorrak

Ordenantzaren arau-hausteak eta ezarritako denbora gainditzeak 50 €ko isunarekin zigortuko dira. Behargabeko aparkamendua hiru ordu baino gehiagokoa bada, zigorra ehun eurokoa (100 €) izango da.

Sistema hobetzeko lehen urtean egin ziren moldaketak

Makinek ez dute ticketik ematen goizeko 7ak artean.

Arratsaldeko ordu 1etik 4etara bitartean makinek ticketak ematen dituzte, arratsaldeko 5ak bitartean baliagarri direnak.

Gidari batek makinak ticketa ateratzen badu eguerdiko 12:30etan hori balio garri izango da arratsaldeko ordu 1ak artean, nahiz eta 4etara bitartean bertan mantendu ahal izango duen. Eta gauza bera arratsaldeko 19:30etan ateratzen duenarentzat, baliagarri iluntzeko 8etara bitartean.

Egunero araututa dauden orduetatik kanpo, makinak ez dute ticket edo paperik ematen eta ondorengo esaldia emango digu: “Zure ticketa eskuragai goizeko 7etatik aurrera, euskaraz nahiz gazteleraz. Igandeetan ere mezu bera emango digu.

Ordenantza osoa jarraian uzten dizuegu, pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n