Izelaietan bilketa bereizituko edukiontzietan aldaketa egin da

30.07.15
Abisuak eta matxurak

Udal Zerbitzuen Alorrak Izelaieta kalean berezituriko hondakinen bilketarako dituen edukiontzien erabilera edo/eta kokapena aldatu duela ezagutzera eman du. Zerbitzu alorrak ohar informatiboa prestatu eta zabaldu du ukituriko eraikin eta etxebizitzen atarietan.

Oharrean adierazten denez “udaletxearen alboan eta Izelaieta kaleko 4. atariaren aurrean dauden zabor-bilketa guneak aldatu egingo da uztailaren 28tik aurrera. Hiri-hondakin solidoak biltzeko udaletxe ondoan dauden edukiontziak (berde ilu kolorekoak) Izelaieta kaleko 4aren aurrera eraman dira eta, aldiz, Izelaieta 4an beira biltzeko dagoen edukiontzia (berdea baita, baina argiagoa) udaletxe ondoan dauden lurrazpiko edukiontzietara pasa da.

Herritar guztien ezagutzarako eta, bereziki, aldaketak eragiten dien pertsonentzako. Xehetasunak, ikus planoan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago