Eraikin bat eraisten hasi dira Orbe Kardinala plazan

12.08.15
Hirigintza

Egun hauetan Ermutik at dauden herritarrek ziurrenik aldaketak atzemango dituzte itzuleran. Izan ere, Orbe Kardinala plazako 4 zenbakia duen eraikina eraisten hasi dira aste honetan.

Arrisu S.L. enpresa eibartarra ari da eraikin zaharra eraisteko lanetan. Jada egoera kaxkarrean zegoen, eta behin baino gehiagotan Ermuko Udalak berak esku hartu behar izan du, eraikinaren ingurua hesituz, zatiak erori izanagatik.

Eraisteko lizentzia aurtengo apirilaren 30ean eskatu eta maiatzaren 23an eman zitzaion enpresari, eta lanak hil honetan bertan amaituko direla espero da. Gainera, eraikina ez zegoenez monumentu historiko-artistiko izendatua, ez da Bizkaiko Aldundiaren baimenik behar izan.

Eraisketaren ostean, eraikin berri bat eraikiko da toki berean; beraz, Ermuko Hirigune Historikoa Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Bereziko araudia bete beharko du, Hiri Antolamenduko Plan Nagusian (HAPN) aipatzen den moduan. Eraikuntza lanak azaroan has daitezkeela uste da, eraisketa amaitu eta bi hilabetera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da