Gure kaleak garbi mantentzeko erreminta berria

13.08.15
Abisuak eta matxurak

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak urte hasieran eremuak presio handiko ur beroaren bidez garbitzeko makina bat erosi zuen, eta jada hasi da gure herrian martxan.

Makina autopropultsatua da, eta noranzkoz alda daitezkeen lau gurpil ditu. Garbiketa lanetarako mota guztietako tresneria du barnean, besteak beste, upela, presio altuko zirkuitua, galdara, garbiketako kupula eta pistola. Ohiko moduan, hiru koloretan margotuta dago, zuria, berdea eta horia, Mankomunitateko koloreak baitira. Gainera, anagramak ere badaramatza alde bietan.

Eibarren erabili dute jada makina, otsailean hasita, eta oso emaitza onak eman dituela azpimarratu dute arduradunek. Euren hitzetan, makinaren lana lurzoruaren araberakoa izan ohi da, baina orokorrean, oso ondo betetzen du bere funtzioa.

Grau Maquinaria i Servei Integral, S.A. enpresa izan da esleipenduna, eta Elgoibarko Arrizabal enpresak entregatu du makina. Esleitutako kantitatea 180.305 eurokoa izan da, BEZa gabe.

Erosketa berri horri esker, Ermuko kaleak are garbiago aurkituko ditugu hemendik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago