Ur-kontadoreak irakurtzen hasiko dira astelehenetik aurrera

21.08.15
Abisuak eta matxurak

Ur Kontsortzioak –Gipuzkoako Urak S.A.- ohar baten bidez Ermuko abonatuei jakinarazi die abuztuaren 24tik aurrera, astelehena, herriko ur-kontadoreak irakurtzeari ekingo diola. Horrela, kontsumoak ezagutu eta 2015eko hirugarren hiruhilabeteko erreziboak prestatuko dira.

Oharraren arabera, inork etxean ez dela egongo baldin badaki, irakurketaren datua etxeetan utziko duten jakinarazpen-zedulan idazteko eskatu dute Kontsortziotik. Enpresak adierazi du oso garrantzitsua dela datu zehatzak jasotzea kobrantza modu egokian egiteko. Horrela izan ezean, kontagailuaren irakurketarik ez izateak hurrengo ur erreziboan eragina izango lukeela azaldu du.

Abonatuek jakinarazpen zedula edo irakurketaren datua ezagutarazi dezakete Kontsortzioaren edozein bulegotan. Ermuan, Santiago plazaren 3 eraikineko etxabean, eskumako lokalean eta 943 50 83 97 telefonoan izango dira. Bestela, bezeroen arretarako eguneko 24 orduetan erabilgarri dauden 943 31 86 02 edo 902 30 22 22 telefonoetan edota www.gipuzkoakour.com webgunearen bulego birtualean sar daiteke, erregistraturik egonez gero.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du