Enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak

04.09.15
Ekonomi Sustapena

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Durangaldeko Udaletxeen, Ermuko Udaletxea barne, finantziazioa duen “Jar zaitez abian” programaren baitan gazte ekintzaileek enpresa-jarduera bat abiarazi eta garatzeko laguntza ekonomikoak eskuratzeko eskakizunen aurkezpenerako epea zabaltzen da.

Oinarri hauetan ezarritako laguntza ekonomikoak enpresek jaso ahalko dituzte, edozein forma juridiko izanik, enpresaburu eta enpresa indibidualak, ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak barne, betiere baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:

  1. Enpresak egoitza soziala udalerri hauetakoren batean izatea: Abadiño, Amorebieta-Etxano, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria eta Zaldibar.
  2. Aipatutako udalerrietakoren batean erroldatutako pertsona gazteek sustatu badituzte.
  3. Jarduera ekonomikoen alta 2014ko urtarrilaren 1etik eskabide datara bitartean eman izana, eta laguntza eskatzeko unean aktibo jarraitzea.

Diruz lagun daitekeen gastutzat joko dira Gizarte Segurantzari edo dagokion mutualitateari egindako kotizazioak, aplikatu beharreko araubidean entitate onuradunek ordaindutakoak, laguntza eskatzen den datatik gehienez urtebeteko aldian zehar.

Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.100 eurotakoa izando da Gizarte Segurantzari edo dagokion mutualitateari egindako kotizazio bakoitzeko, entitate onuradunen pertsona sustatzaileei dagozkienak.

Laguntzaren kalkulua egite aldera zenbat daitezkeen pertsona sustatzaileen gehienezko kopurua 3 pertsonakoa da entitate onuradun bakoitzeko; horrenbestez, entitate onuradun
bakoitzeko eman ahalko den diru-laguntzaren gehienezko zenbateko osoa 3.300 eurokoa izango da gehienez.

Diru-laguntza aldez aurreko ordainketa bakar baten bitartez ordainduko da, aurrerapen gisa, eta emandako diru-laguntzaren zenbateko guztia emango da, bermerik aurkeztu beharrik gabe, jardueren interes soziala dela-eta. Nolanahi ere, bete beharrekoak betetzen ez badira, zenbatekoak itzultzeko edo erantzukizuna eskatu ahalko da, beharrezkoa izanez gero.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du