Menéndez Pelayo Unibertsitateak berrikuntzaz antolaturiko mahainguruan partaide izan da Totorika
Ermuko alkatea gaur Santander hirian izan da Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak gauzatu duen jarduera batean. Carlos Totorikak parte hartu du Berrikuntza eta lehiakortasuna garatzeko IV. Topaketan: Unibertsitatea, enpresa eta garapena. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak antolatu du Topaketa hori, atzo hasi zena eta bi jardunaldik osatzen dutena.
Eguneko gai eta ardatz nagusia berrikuntza izan da. Enpresan Berrikuntza Sustatzeko zuzendariorde nagusiak, Juan Manuel Garrido Morenok, hitzaldia eman du goizeko hamaika eta erdietan. Horri jarri dioen izenburua “Berrikuntza: ahalegindu eta jardun, edo alboratua geratu”. Eguerdian mahai ingurua egin da gaiaren inguruan sakontzen jarraitzeko eta hainbat eragileen testigantza ezagutarazteko. Mahai horretako kide izan dugu Totorika Izagirre ermuarra, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioko Egitarau Komunitarioen Ebaluazio eta Programazio zuzendariorde orokorrarekin, Jorge García Reig-rekin, eta FECYT erakundearen Europako Bulegoaren zuzendari, Borja Izquierdo Alonsorekin batera.
Carlos Totorikak sistematizaturiko berrikuntzan izan dugun esperientzia azaldu du eta gure herriak eta Udalbatzak “berrikuntza oro har bultzatzeko duen konpromisoa azpimarratu ezagutrzaren gizartea gurean lehenbailehen errealitate izan dadin”. Agintariak gehitu “eguneko kezkaturi keta lanean gaudela enplegua eta horren bidez aberastasuna sor daitezen, kualifikazio altuko ehun produktiboaren bitartez”. Hori guztia, gurea bezalako herri txiki edo ertain baten ahantzi gabe “adibide gisa ezagutarazteko eta interesa izan dezakeen udalerriren batek berera egokitu errepikatzerik edo oinarri hartzerik izan dadin”.
Berrikuntzaren oinarrian “erakundeen arteko lankidetza eta eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana” dago
“Administrazioek berritu eta aldatzeko lan egin behar dugula” esan du, Ermuko alkateak, “udal txiki eta ertainek baita ere eta barne, horrelakoak estatuan gehiengo zabala garelako”. Agintariak gure historia industrialari birpasa azkarra egin dio, elkarlanik, lidergorik eta enpresen beharrei erantzuten jakin ez izanagatik 70-80 hamarkadan fabrikak galdu genituela” gogoratuz. Aurrerago, kargura iritsi berri zela “horrelako egoera irauli eta udal erakundeak enpleguaren alde egin zezakeena hausnarketa egin” zuela gehitu du, “argi ulertuz lan ildo horretan ahalegin handia egin behar zela, bai denboran bai eta baliabide ekonomikoan, ilusio eta anbizioa ahaztu gabe”. Erronkari aurre egiteko toki-garapen alor indartsua eratu behar izan zela erantsi du “egun 19 pertsonek osatzen dutena, azpiegitura fisiko garrantzitsuak eratu eta azken hamarkadan aurrekontu orokorretik horretara lau milioi euro bideratuz. Hots, aurrekontu osoaren %20”.
“Langabetuei eta enpresei laguntzeko erabaki sendoan” jarri du Totorikak balio izugarria, “horrek gure udalari konfiantza eta industri ehun eta laboralarekin etengabeko harremana izatea ahalbidetu digulako, ezagutza input garrantzitsuak ekarri dizkigularik” erantsiz. “Hamar urte baino gehiago dira gure erakundean erabateko kalitatea, prozesuen normalkuntza, taldeko lana, teknologi berriak ezartzea, lidergoaren beharra eta sareetan parte hartzea gomendatzen zigutela ikas eta etenik gabe berritze aldera. Prozesu horren emaitza da, gure udala berrikuntzaren motore izan ahal eta behar duela, ezagutzaren gizartearen sustatzaile sutsua”.
Herriko ordezkariak gehitu du “ezagutzaren gizartea bada gure artean, ez da kasualitatez izan, gizartea kontzientziatu eta heldu delako baizik, horrek ikuspuntu bera izan eta partekatu duelako eragile ezberdin guztiekin. Berrikuntza ez da ingeniariek eta bulegariek bakarrik landu behar duten gaia, erakunde guztietako taldeek batera eta elkarlanean heldu beharreko zeregina”.
Mahai-ingurua amaitutzat eman aurretik, alkateak azken urteetako lanak gogora ekarri ditu; enpresa hazitegia eta star upei emandako laguntza; zuntz-optikoaren udal sarea, teknologi berriek ezarpena eta horiek gizarte eta osasun eremuetan erabili izana eta abar. Horren guztiaren oinarrian “erakundeen arteko lankidetza eta eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana” dagoela adieraziz.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n