Bide publikoan egingo diren igogailuen proiektua azaltzeko hitzaldia

11.09.15
Hirigintza

Mugikortasun nahiz irisgarritasun hobeak izateko lanean ari gara Ermuan aspalditik. Orain urte batzuk arrapala eta eskailerara mekanikoak jarri genituen altu dauden auzo eta zonaldeetara errazago igo ahal izateko. Aurtengoan lan-ildo horretan sakonduko dugu bide publikoan hainbat igogailu ipinita.Lehenengo bi aparailuak San Pelaion jarriko ditugu, kale hori Aldapakoarekin lotzeko eta, segidan bertatik Ongarai auzora erraz asko igo ahal izateko, hain zuzen ere.

San Pelaio auzoko igogailua jarriko den lehen izango da, nahiz eta horren ondotik herriko beste hainbat zonaldetan ere jarriko diren. Lehen instalazio horrek asko hobetuko du Zearkale, Diputazio, San Pelaio, Extremadura eta Etxarte Zeharbideetako bizilagunek Ongaraira igotzeko ditugun aukerak, baina ez horientzat bakarrik. Izan ere, ermuar asko baikara Ongarai eta Betiondo gainean dauden ikastetxe, kirol nahiz aisi ekipamenduen ohiko erabiltzaile.

Proiektu horren inguruko xehetasun eta ezaugarriak emateko alkateak Erkidegoetako Presidente edo ordezkariei eta inguruko eraikinetako bizilagunei dei egin die, datorren asteko asteartean, irailaren 15ean, arratsaldeko 7etatik hasita Lobiano Kulturgunean izango den batzar informatibora ager daitezen. Proiektuaren aurkezpena, dena den, interesa izan dezaketen herritar ororentzat zabalik dago.

Gure herriaren orografia eta maldak gainditze aldera, teknikoki beharrezko beste irtenbide bat dira igogailuak, egun ditugun arrapala eta eskailera mekanismoek eskaintzen diguten zerbitzua osatzera datozenak. Proiektua eta bere ezaugarri zehatzak ezagutzeko interesa baduzu, zalantzarik ez, etor zaitez martitzenean Lobianora.

Deialdiaren berri eman dutena agiriak pdf formatuan

Etxebizitzetako atarietan jarri den informazio-oharra

Jabe-erkidegoen ordezkariei alkateak bidali dien eskutitza

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da