Organo Batzordeko bilkuren atal berriak sesioak zuzenean edota eskatu ahala ikusteko aukera eskaintzen du

11.09.15
Erakundea

Ermuko Udalak gobernu organoen sesioetako gardentasun proiektua aurkeztu die hiritarrei. Pasatu den asteazkeneko Gai Orokorren eta udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Bilkuran aurkeztu zen udalaren webguneko atal berria, Organo Batzordeko Bilkurak izenekoa. Bertan, Udaletxean izaten diren sesio publiko guztiak ikus daitezke, zuzenean nahiz eskatu ahala, eta lotutako dokumentazio guztia eskuratu daiteke.

2014ko Aurrekontuak zehazteko egin ziren parte-hartze jardunaldietan hiritarrek eskatutakoaren harira sortu zen proiektua, eta 2014ko uztailaren 2ko Osoko bilkuran onartu zen PSE-EE/PSOE, EH Bildu, PP eta EAJ-PNVren aldeko botoekin eta IU-EAren abstentzioarekin. Aurkezpenean azaldu denez, konplexutasun tekniko handiko lana da; izan ere, Ermuko Udaletxeko bilkuren aretoa egokitu behar izan da, hiritarrek bertatik nahiz etxetik zuzenean bilkurak jarraitzeko aukera izan dezaten. Gainera, Informazio Bilkuretan ohikoak diren multimedia aurkezpena ere ikus daitezke etxetik.

Erreminta horiei esker, balio erantsi bat ematen zaie sesioei: akta soilak izan ordez, lanerako eta komunikaziorako tresna garrantzitsu bilakatzen dira saioak, bai zinegotzientzat, baita hiritarrentzat ere. Emisioa eta grabazioa HDn (720p) egiten dira, eta udalaren Youtubeko kanalaren bitartez, 480p formatuan.

Bestalde, Aupac espedienteen gestorea erabiltzen da sesioak modu erabat digitalean eta paperik erabili gabe antolatzeko eta zeharka erakunde osora zabaltzeko. Behin sesioa amaituta, bideoaren minutuak editatzen dira eta elektronikoki sinatzen dira, ‘bideoakta digitala’ izenez ezagutzen dena sortuz. Horri esker, bilkura osoa ikusi ordez, interbentzio edo gai zerrendako puntu jakinetara jo dezakegu, interesaren arabera.

Azkenik, eta hiritarrak udaletxean gertatzen den guztira are gehiago gerturatzeko asmoz, harpidetza sistema sortu da. Zerbitzu horretara alta emanez gero, interesdunak posta elektronikoz mezu bat jasoko du eguneko gai zerrendarekin, sesioko dokumentazioarekin eta bilera zuzenean jarraitzeko estekarekin.

Jarraian ikus dezakezue proiektua garatu duen teknikarietako batek egindako aurkezpena:

Informazio gehiagorako azpian txertatutako estekan, aurkezpena bera ikus daiteke, eguneko gai zerrendako hirugarren puntu gisa.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian