Etxebizitzetan igogailuek eragingo dituzten kalteak gutxitzen ahaleginduko da Udala
Alkateak eta lehen alkateordeak udalerriko bide publikoetan igogailuak jarriz mugikortasuna hobetzeko proiektua aurkeztu dute Europako Mugikortasunaren Asteko jardueren baitan. Alkatearen esanetan igogailuek herri barnean batetik bestera joateko eta altu dauden auzoekin lotzeko ermuarrok ditugun aukerak oro har dezente hobera egingo dute eta, batez ere, mesedegarri izanik Zearkale, Diputazio, San Pelaio, Extremadura, Etxarte Zeharbideko eta Ongaraiko auzokideentzat, nahiz eta horientzat bakarrik izan ez.
Izan ere, ermuar ugarik erabiltzen baititugu Ongarai eta Betiondo gainean ditugun ekipamendu anitzak, ikastetxe eta institutua hezkuntzan; futbol-zelaia, kirol pabilioia, atletismoko edo skate pistak kirolean; nahiz ur-jolasak, musika entsegurako lokalak edo paseo bideak aisialdian. Igogailuak mugikortasun eta irisgarritasun tresna egoki dira, eskailera eta arrapala mekanikoak ez bezala igotzea eta, baita jaistea ere, ahalbidetzen digutelako.
Udala interes orokorraren eta partikularraren arteko orekaren bila saiatuko
Carlos Totorika eta Juan Carlos Abascal ia bi ordu zegon ziren Lobianon, bertaratuz iren berrogei bat herritarrekin. Bertaraturiko gehienak San Pelaio eta Aldapa auzokoa keta aparailu berriak beren etxeetatik hurbilen edukiko dituztenak ziren. Hainbatek beren kezka agerrarazi zuen azpiegitura berriak estetikan, ikusmen aukerak gutxitu, zarata, intimitatean edo segurtasunean kaltetuak izango direla sentitzen baitute. Totorikak aukera ugari aztertu direla esan eta teknikoki bideragarriena aukeratu dela adierazi zuen. Nolanahi ere, igogailuak etxebizitzatik hurbilenen izango dutenen kezka maila bere horretan mantentzen zelai kusita, kasu bakoitzean izan daitekeen eragina aztertu eta hori gutxitu eta hobetzeko konpromisoa gain hartu zuen.
Hori horrela, Bulego Teknikoko lankideek kaltetu eta ukiturik izan daitezkeen pertsonak atendituko dituzte pertsonalki eta banaka, kasu bakoitzean egon daitekeen konponbiderik onena koordinatze aldera.
Aurkezpenean agintariekin bat Bulego Teknikoko zuzendaria eta udal arkitektoa egon ziren, horiek proiektuaren xehetasunak eta galderak erantzun zituztelarik. Proiektua azaltzeko prestatu zuten agiria pdf formatuan usten dizuegu lasterbidez.
Gaia eta proiektua Udalbatzak aztertuko du beste behin, asteazken goizeko Informazio Batzordean, zeina bederatzi eta erdietan hasiko den.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n