Furgoneta batek edadetua kolpatu eta zauritu du San Antonioko aparkalekuan

24.09.15
Hiritarren Segurtasuna

Laurogeita bi urteko gizona zauritua izan eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan dituzte gaur eguerdian Ermuko Gipuzkoa Etorbidean kalean –trenbidearen azpiko aparkalekuan- furgoneta batek kolpatu ondoren, herriko Udaltzaingoak ezagutzera eman duenez. Gizonaren izen-abizenak J.A.D.C. hizkiez idazten dira.

Ezbeharra eguerdiko 12:20tan gertatu da, atzeraka maniobra egiten ari zen furgonetaren gidariak aparkalekuan zebilen agurea kolpatu duenean, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Kolpearen ondorioz aitona lurrera jausi da eta buruan ebakia egin du. Kontziente baina odoletan zegoenez udaltzaingoari deitu zaio. Honek Larrialdiak koordinatzeko zentroarekin kontaktatu eta anbulantzia bidali dute bertara. Aitonak botikak hartzen ohi dituela eta bere adina aintzat hartuz gero, Mendaroko ospitalera eramatea erabaki da, sendatu eta hobe aztertzeko. Herriko Udaltzaingoak gain hartu ditu argiketa eta ikerketa lanak, istripua hirigunean gertatu izan delako.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean