PSE-EEko zinegotzi berriak kargua hartuko du asteazkeneko osoko bilkuran

28.09.15
Erakundea

Ermuko Udalbatzak iraileko ohiko osoko bilkura egingo du asteazken honetan, hilaren 30a. Bertan, hamalau puntu izango dituzte eztabaidagai.

Bilkura 19:00etan hasiko da lehen deialdian, edo ordu erdi geroago, bigarren deialdian hasiko balitz. Udalaren webgunearen bitartez, zuzenean jarraitzeko aukera izango da munduko edozein txokotatik.

Eguneko gai-zerrendan bildutako hamalau puntuak jorratuko ditu Udalbatzak. Ohi bezala, bilkuran dauden pertsonei gonbidapena luzatuko zaie gai-zerrendako gaiekin zerikusia duten edonolako interesak jakitera eman dezaten. Jarraian, ekainaren 29ko eta uztailaren 8ko sesioetako aktak onartuko dira.

Bozketak egin ostean, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra alderdiko Jose Ramon Gombau Ibarz zinegotzi karguaz jabetuko da. Lorena Lopez Garciaren ordezko gisa sartuko da Udalbatzan Gombau, hark kargua uztea erabaki baitzuen uztailean. Zinegotzi berria aurkeztu eta gero, Alkateordeen eta Zinegotzi Ordezkarien eta Toki Gobernuko Batzordekideen izendapenen aldaketaren inguruko dekretuen berri emango da.

Gai erabat ezberdinak izango dira eztabaidagai sesioan zehar, hala nola, 2016ko Herriko Jaie Eguna izango denaren berri ematea, Udal Aurrekontuaren 6. aldaketa transferentzia bidez egitea onestea edo Europako mugetara iristen diren errefuxiatuei laguntzeko Lankidetzarako Erakunde Adierazpena onestea. Eguneko gai-zerrendako puntu guztiak eta dagozkien dokumentuak orrialde honetako dokumentazio osagarria atalean kontsulta daiteke.

Jarraitu sesioa zuzenean webgunearen bidez

Edozein herritarrek osoko bilkurara ikus-entzule gisa bertaratzeko eta bertan parte hartzeko aukera dauka. Gainera, maiatzetik beti egiten den moduan, sesioa zuzenean emitituko da streaming bidez Udalaren webgunean eta YouTubeko kanal ofizialean. Osoko bilkura amaitu ostean, bideoakta digitala osatuko da eta eskatu ahala ikusteko aukera izango da egun gutxiren buruan.

Asteazkenean bertan, gainera, Gai Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen inguruko Informazio Bilkura (09:30etik aurrera) eta Kontuen eta Ogasunaren Berariazko Bilkura (10:30etik aurrea) izango dira, eta horiek ere, publikoak izaki, online ikusi ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n