Haurreskolak urrian zabalduko du 2015ean jaiotakoentzat izen-emate aldia

29.09.15
Hezkuntza

Ermuko ‘Haurreskolak’ urrian izenemate aldia irekiko duela iragarri du. Izenemate hori gutxienez 2015ean zehar jaiotako haurrentzat izango da. Ikastegiak hileko lehen bederatzi egunetan –urriaren 1etik 9ra bitartean- abenduan, urtarrilean, edo otsailean haur-eskolara joaten hasi nahi dutenen umeen eskariak jasoko ditu. Gurasoek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Bulegoa astelehenetik ostiralera zabalik izango dute 13:30etatik 14:30etara bitartean. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.

2015-2016 ikasturterako bi orrikoak zerbitzuaren eta baldintzen berri zehatza ematen du.

Herriko haurtzaindegia zabalik dago goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:

  • Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, 3 gela, 24 toki eta une honetan 14 leku libre daude.
  • Urte 1etik 2ra bitartekoentzat, 3 gela, 39 toki eta une honetan, beste toki bakar 1 dute hutsik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus Partzuengoaren webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako