J.Ramón Gombau zinegotzi karguaz jabetu da eta kirola alorraz arduratuko
PSE-PSOE udal taldeak sei ordezkari ditu, ostera ere. José Ramón Gombau Ibarz hautetsiak atzo jabetu zen karguaz, iraileko Udalbatzarrean. Maiatzeko Toki-hauteskundeetan zazpigarren lekuan joan zen Gombau eta udalbatzarrera sartu da uztailean karguari uko egin zion Lorena Lópezen ordez. Lorenak udalbatza arrazoi pertsonalengatik utzi egin zuen, lanbidean zentratzeko.
José Ramón Gombau Aragoikoa da eta Zaragozako unibertsitatean Geografia eta Historian lizentziatua dago. Politikan eta Toki-administrazioan eskarmentu handia du, lau legegintzalditan -91tik 2007ra- Binéfar (Huesca) herrian zinegotzi kargua izan baitu. 2007an Aragoiko Gobernura jauzia egin zuen, bertako Kontseilaritza bateko aholkulari tekniko gisa jardunez. Herrilanetan, hirigintzan, etxebizitzan, garraio eta mugikortasun alorretan aritutakoa da.
Ermuan Udal Kirol Erakundeko (UKEko) presidenteordetza eta kirol zinegotzigoa gain hartu ditu. Horrez gain, Toki Gobernu-batzordeko kide ere izango da, laugarren alkateordea izendatua izan delako.
Lotutako albisteak
Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan
Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan