LH 6. mailako 180 ikasle bilduko ditu Debako hondartzanAzterkosta 2015 edizioak
180 ikasle eta 11 irakasle Azterkosta 2015 izeneko ingurumen kanpaina europarrean parte hartukodute aste honetan. Taldea Deba herriko Santiago hondartzara joango da trenez, bidaia Ingurumen udal zinegotzigoak ordainduko duelarik. Herrian ditugun Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeek hartuko dute parte: Lehen Hezkuntzako 6. mailan dabiltzan LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH Sallabente CEP, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola. Taldeak datuak jaso eta hainbat galdetegi beteko ditu, horiei esker gure kostaldearen osasuna zein den ebaluatu ahal izango delarik.
Deba da Ermuak itsasora irteteko duen aterabide naturala. Bien arteko harremana Deba ibaiaren arroan hezurmamitzen da. Gure bizimoduak kostaldeari nola eragiten dioen ikusteko aukera emanen digu jarduerak; ibaira egiten ditugun isurketak, animali eta landareekiko presioak, eta abar aztertuz gero. Talde bakoitzak bi ordu eta erdi izango ditu landa lana eta datu bilketarako.
Azken ikasturtean ikasleek Flischaren formakuntza geologikoa landu izan dute, Debatik Zumaira bitartean fenomeno natural hori hainbat lekutan ikusi baitaiteke erraz asko eta, bisitaldi gidatuak ere antolatzen dira. Horrez gain, zetazeo nahiz hegaztien gauzak ere aztertu dituzte, udazken hasiera honetan Afrikako Iparralderantz joaten hasita baitaude, negua lurralde epelagoetan pasatzeko asmoz. Ikasleek gelan zetazeoen itsas migrazioei buruzko bideoak ikusi dituzte. Horiek www.verballenas.com atariak eskaintzen duen materialaz baliatuz, gaiaz asko ikasteko aukera emanen baitu. Ikaragarri gustatu zaie gaztetxoei. Gainera balea keta itsas animaliak ikustera joateko erabiltzen den itsasontzia Ermuan sortutako enpresarena da.
Europan Coastwach eta Euskadin Azterkosta izenekoa kanpaina horrek bere hogeita laugarren urteurrena betetzen du, 2015ean. Kostaldearen egoera zein den aztertzen da, ura analizatuz eta kostaldera bertara joanik landare nahiz animalien benetako egoera aztertuz. Bildutako datuak Bilboko koordinatzaileei igortzen zaizkie, horiek gorde eta estatuko ordezkariei pasa diezazkioten.
Datu-bilketa da ikasleei gehien gustatzen zaiena eta horretan sei esperimentu gauzatuko dituzte. Itsasoko uraren hainbat parametro eta aspektu neurtu ahal izateko egindakoak: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste. Horrez gain, urarengan eragin negatiboa duten eta hori kutsatzen duten gaiei ere erreparatuko diote. Deban egindako landa lanaren bidez, ikasleek animali eta landareak identifikatzeaz gain, kostaldeko ekosistema bizirik egon eta kontserbazioa egokia den ala ez frogatze aldera.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko