Debegesara Hego Koreatik etorri den taldeari harrera egin dio Totorikak

08.10.15
Erakundea

Hego Koreako ordezkari taldea Debabarreneko Debegesa Garapen Ekonomikorako Elkartea bisitatu gaurko egunean, erakundetik eskualde pizteko eta enplegua bultzatzeko elkartetik gauzatzen diren programa eta jarduerak zuzenean ezagutzeko xedez. Bisitari taldeari harrera egin dio Elkarteko Presidente eta Ermuko alkate den, Carlos Totorikak. Bisitari taldea hamalau pertsonek osatzen zuten, guztiak toki-garapenean aritzen diren teknikariak. Seul hiriburuko HBM Institutu kooperatiboak antolatu du bisita, Eusko Jaurlaritzaren eta eskualde agentzien enplegu eta garapen politikak ezagutzeko eta, baita ere, Corporacion Mondragon Kooperatiba.

Bilera horretan, Carlos Totorikaz gain, Juan Angel Balbas zuzendari gerentea eta Ion Ander Buenetxea Alfa taldeko kontseilaria egon dira. Totorikak eskualdeko ezaugarri industria dela esan die, batez ere automobilgintza eta makina erreminta. Agintariak gure udalean enplegua suspertzeko ditugun esperientzien berri eman die, “aukera bat izateaz gain, instituzio publikoetatik heldu dakielako, zeregin nabarmen batekin”. Alkateak azpimarratu du pertsonen gaitasunei etekina atera behar diegu, trebakuntza eta birziklatzeko aukera eskainiaz langabeziari aurre egiteko zereginean. Lehiakortasunari mesede egingo dieten azpiegiturak prestatzearekin batera, gure ehun industriala garatzen jarrai dadin.

Ion Ander Buenetxeak, bestalde, 80 urte dituen taldearen ikuspuntu eta ibilbidea azaldu die, denbora horretan Euskadiko talde industrial garrantzitsuenetakoa izatera iritsi arte. Josteko makina ospetsuen merkaturaketa bertan behera utzi gabe, gaur egun hiru jarduera-arlotan lan egiten duten 14 enpresa daude taldean: etxerako etxetresna elektriko txikien negozioa, artearen zerbitzura dagoen industrializazioaren negozioa eta prozesu industrialak. Izan ere, negozioaren %80 da hotzeko estanpazioan, mekanizazioetan eta mikrofusioan, eta zenbait sektoretako enpresei saltzen die: automobilgintza, aeronautika, defentsa, nekazaritza eta jasotzea. Alfa Taldeak 800 inguru langile ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da