SolidWorks sofware berria Ermuko Izarra Centretik aurkeztuko du Euskadin Ibermatica Industriak

09.10.15
Ekonomi Sustapena

Ibermática Industria Euskadiko konpainiak Ermuan aurkeztuko du SolidWorks 2016 produktua - ordenagailuz lagundutako diseinu (OLD) softwarea da, mekanikoki 3 dimentsiotan modelatzeko programa-. Enpresa donostiarrak aurkezpen ekitaldi bakarra egingo du Euskal Autonomi Erkidegoan eta hori Ermuan egingo da, Izarra Centre eraikinean. Datorren urriaren 22ko ostegunean egingo da ekitaldia, goizeko bederatzi erdietatik eguerdiko ordu bat eta erdietara. Ibermaticak produktua aurkezteko lau ekitaldi antolatu eta iragarri ditu estatu osoan, Madril, Bartzelona eta Zaragoza hiriburuetan eta, azkena, gure herrian. Ekitaldietara agertzeko aldez aurretik izen eman behar da, bere webgunearen bidez.

Solidworks ingeniaritza eta diseinuan erreferentzia da, indarra, malgutasuna eta lidergoa duen tresna, mekanikoki 3 dimentsiotan modelatzekoa eta Microsoft Windows sistema eragilea erabiltzen duena. SolildWorks piezak eta multzoak modelatzeko aukera ematen du eta baita plano teknikoak nahiz bestelako informazio ateratzea ekoizpenerako beharrezko izango dena. - Ordenagailuz lagundutako diseinu eta modelatze teknika berrietan oinarriturik funtzionatzen duen programa da. Diseinatzaileak buruan duen ideia OLD pasatzean datza. Pieza edo multzo osoa ‘birtualki eraikiaz’. Gerora, planu eta fitxategi automatikotasun maila altu batez ateratzea posible duelarik erabiltzaileak.

Ibermática Informazio Teknologien IKT merkatu espainiarrean zerbitzuak eskaintzen dituen konpainia garrantzitsuenetakoa da. 1973.an eratu zen eta bere lan-eremuak dira: IKTan aholkularitza, azpiegituren zerbitzuak, informazio-sistemen bateratzea, edo azpi-kontratazioa eta enpresak kudeatzeko tresna bateratuak ezartzea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat