Ermua Mugi ekimenak 'Bizkaia Kirolak 2015' saria merezi izan du

14.10.15
Erakundea

Herrian kirolaren alde Ermuko Udalak egiten duen lana aintzat hartu eta Ermua Mugi! ekimenagatik ''Bizkaia Kirola 2015'' saria esleitzea erabaki du Euskara eta Kultura Foru sailak. Horrela jasotzen da urriaren 2ko 6/2015 Iragarkian, -urriaren 7ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 193. alean argitaraturikoa- zeinaren bidez deialdiko Epaimahaiak hartu duen ebakiaren berri ematen den.

343/2015 Foru Arauaren bidez deiturik daude ''Bizkaia Kirolak 2015'' sariak, Lurralde Historikoan jarduera fisikoa eta kirola bultzatu eta zabaltzeko ekimenak baloratzeko xedez. Deialdian zortzi atal aurreikusita daude: Klub edo elkartearentzako saria; ikastetxe edo Guraso Elkartearentzako saria; Federazioarentzako saria; kirol ibilbidearentzakoa, jolas eremuan pertsona edo erakundearentzako saria, ezinduen kirolaren arloko lanarentzakoa; toki-entitatearentzako saria eta, azkenik, erakunde edo pertsona babeslearentzako saria.

Bizkaiko Foru Aldundiak sari banaketarako ekitaldia antolatu du, zeina urriaren 21eko asteazkenen arratsaldean egingo den, arratseko 6etan Foru Jauregian. Ekitaldira eta saria jasotzera herriko alkate eta Udalbatza-buru, Carlos Totorika Izagirre joango da.

Deialdira eta barne aurreikusitako zortzi ataletara guztira 31 hautagai edo proposamen aurkeztu izan dira, aurtengo 2015eko ediziora.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da