‘El corredor del laberinto’ eta ‘Atrapa la bandera’ arrakastatsua, asteburuan ikusgai Antzokian

14.10.15
Ermua Antzokia

Zineklubak hasiera emango dio zine aste berri bati. Ostegunean Antzokian Mi casa en París komedia britainiarra proiektatuko dugu. Zuzendaria Israel Horovitz da, aktore sorta bikaina bildu izan duena: Kewin Kline, Kristin Scott Thomas eta Maggie Smith, besteak beste. Filmak Matthiasen gorabeherak kontatzen ditu, dirurik gabe dagoen New York hiriko biztanlea. Aita hil berri zaio eta pisu bat utzi dioenez Parisen , bertara joango da ondasuna saltzeko asmoz. Frantziako hiriburura iritsi bezain laster jakingo du bertan Mathilde izeneko andre eta errentaria bizi dela eta hura ezin duela saldu bizirik dagoen bitartean. Tragikomedia bikaina da, erromantzea eta drama uztartzen dituena. Kevin Klinek lan aparta eginen du, helduentzako komedia freskagarri honetan. Mi casa en París jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin pasako dugu, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren txanda zapatu arratsean iritsiko da, Una semana en Córcega tituluaren lehen emanaldiarekin. Jean-François Richetek zuzendutako endredo komedia da, Frantzian aurten dirudik gehien bildu duen filma da, benetako arrakasta eta harrera ona ikusleen artean lortuaz. Frantziako aktore oso ezagunak parte hartu izanak ere asko lagundu du: besteak beste, Vincent Cassel, François Cluzet eta Lola Le Lann gehi Alice Isaaz gazteak lan egiten baitute. Antoine eta Laurent banandutako eta berrogeigarren hamarkadan sarturiko bi pertsona dira, bakoitzaren alabekin - Louna eta Marie- Korsikara oporretan joatea erabakitzen dutenak. Aste zoragarria iruditzen zuena korapilatu egiten da Louna Laurentez maitemintzen denean eta seduzitzeko hainbat zoramen antolatzen dituenean. Dibertigarria, endredoz josia eta hizketaldi argiak dituenak, horretan gidoilari Claude Berrik egindako lana agerian dagoelarik. Una semana en Córcega larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, James Dashner idazlearen eleberrrietan oinarrituriko El corredor del laberinto. Las pruebas saga futuristaren azkena da. Bigarren honetan Thomas eta gainerako Klareatarrak arrisku eta oztopo berriei egin beharko diete aurre, etorkizuna eta salbazioa lortzeko zereginean. Zientzia-fikziozko filma eraginkorra da, akzioz eta suspense asko duena. Oso bizia eta luxuzko diseinua duena. El corredor del laberintok ez die kalerik egingo, adina alde batera utzita abentura berriak bizi nahi dituzten ikusleei. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, igande arratseko 5etan eta gaztetxoentzako emanaldiaren barne, Atrapa la bandera marrazki bizidunen filma ikusi ahal izango dugu. Tadeo Jone arrakastatsua egin zuen taldearen lan berria da, oraingo honetan familia osoarentzat proposamen dibertigarri bat dakartzatelarik. Teknikoki oso txukuna da. Mike 12 urteko mutil ausarta da, astronauten iloba eta semea, aberats maltzurraren kontra borrokatu beharko duena, ilargia berarentzat soilik kolonizatu nahi duelako.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan