Zerukoan eta Santiagon argiztapen sistema berria izango dute urtea amaitu baino lehen

14.10.15
Abisuak eta matxurak

Ermuko Udalak jakinarazten duenez, datozen egunetan hasiko da kaleko argiztapenak aldatzeko hirugarren fasea, Santiago eta Zerukoa auzoak barne hartuko dituena.

Aldaketa horren helburua instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzea da. Izan ere, Consolutoria Luminica enpresak 2013an egindako ikuskapenaren arabera, herriko zenbait argiztapen sistema ez ziren egokiak eraginkortasunari begira.

Hori dela eta, bi aldaketa fase burutu dira Ermuan. Orain hasiko den hirugarren atal honetan, Zerukoa eta Santiago kaleetako 1, 2 eta 3 zenbakietako argiteria berrituko da. Electricidad SICE enpresari esleitu zitzaion obra pasatu den irailaren 30ean, 52.690 euroren truke, eta guztira 52 luminaria aldatuko dira. Horrela, 4,75 kw/h aurreztea lortuko da.

Gainera, kale-argi guztiei korrontea ematen dien instalazio elektriko osoa eta argiteria koadroa ere aldatuko dira. Horrela, eraginkortasuna, aurreztea eta CO2en emisioak hobetzea lortzeaz gain, auzo horietan argindarra etetea ekidin nahi da.

Arrakasta aurreko faseetan

Hiru faseetako lehenengoan, Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetako, VI Centenario, Zubiaurre, Zeharkale eta San Pelaio kaleetako eta Extremadura, Andaluzia, Etxarte eta Ursolo zeharkaleetako argiak aldatu ziren. Electricidad Martín enpresa arduratu zen, 120.226 euroren truke, eta 203 luminaria aldatuta 33,48 kw/h aurreztea lortu da.

Bigarren fasean, Ongarai, Errebalburu, Santa Ana, San Roke, San Isidro, Abeletxe eta Iparragirreko argiteria aldatu zen, 172 luminaria, guztira, eta 19,25 kw/h aurrezten dira horrela. Electricidad SICEri esleitu zitzaion obra 102.915 euroko aurrekontuarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri