Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

19.06.25
Abisuak eta matxurak
Gizartea
‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri

Debabarrena Mankomunitateak aplikazio mugikor berria aurkeztu du, hondakin organikoetarako poltsak atera eta edukiontzi marroia erraz eta azkar irekitzeko. Eskualdeko bizilagunen birziklatze esperientzia hobetzeko tresna digitala izatea nahi da.

Aplikazioak ‘Ireki’ izena du, eta herritar ororentzat diseinatuta dago. Irisgarria eta intuitiboa da, eta funtsezko zerbitzu bikoitza eskaintzen du hondakin organikoa eraginkortasunez kudeatzeko:

  • Edukiontzi marroiko poltsa biodegradagarriak jasotzea, erabiltzaileek materia organikoa behar bezala bereizi ahal izateko.
  • Edukiontzi marroia telefono mugikorraren bidez irekitzea; horrek sarbidea errazten du eta erosoago bihurtzen du hondakinak bota ahal izatea.

Nola funtzionatzen du Ireki aplikazioak?

  1. Deskargatu app-a Google Playtik edo App Storetik IOSerako.
  2. Aukeratu hizkuntza eta onartu lege-oharra aplikazioa hastean.
  3. Erregistratu Mankomunitateak eman dizun QR kodea eskaneatuz.
  4. Aktibatu zure mugikorraren kokapena eta bluetootha, sistemak hurbileko edukiontziak detekta ditzan.
  5. Eskaneatu edukiontzia eta, zure sarbidea baliozkoa bada, automatikoki irekiko da. Berriz ireki nahi baduzu, pantaila nagusiko giltzarrapo berdearen ikonotik ireki dezakezu.

Ekimen honekin, Debabarreneko Mankomunitateak aurrera egiten jarraitzen du gaikako bilketa optimizatzen eta ingurumen-inpaktua murrizten.

"Gure lehentasuna da herritarrei hondakinak behar bezala bereizteko beharrezko tresnak ematea, eta aplikazio hau beste urrats bat da organikoaren birziklapena bultzatzeko, funtsezko pieza baita hondakinen kudeaketa jasangarrian", adierazi du Nerea Zubillaga Mankomunitateko gerenteak.

Debabarreneko Mankomunitateak aplikazio hau deskargatzera eta erabiltzera animatzen ditu herritar guztiak, ingurumena zaintzeko eta eskualdeko bizi-kalitatea hobetzeko ahalegin kolektibo honekin bat egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte