Kudeaketa Aurreratuaren Europar asteko jardunaldi bat Ermuan egingo da

21.10.15
Erakundea

“Etika eta baloreetan oinarritutako kudeaketa” ardatz eta hizpide izango duen jardunaldia gauzatuko da Ermuan datorren astean. Ekitaldi horretan alor ezberdinetako hainbat erakundek beren esperientzia eta egindako praktika onak aurkeztuko dituzte, horien artean, Ermuko Udala izanik. Jardunaldia urriaren 29an egingo da Izarra Centre eraikinean 9:30etatik 13:00etara bitarteko ordutegian. Jardunaldia Europar Batasunean urtero ospatzen dugun Kudeaketa Aurreratuaren astearen baitan kokatzen da, horren xedea kudeaketa aurreratuaren oinarriak zabaltzeko eta sustatzeko. Euskadin astea koordinatzeko ardura Euskalit erakundeak du eta aurten “Kudeaketa Aurreratuaren XXI. Astea” urriaren 26tik azaroaren 6ra bitartean mamituko delarik.

Kudeaketan bere buruari ezarri dizkion lehentasun eta betebeharrak ezagutzera emateko aukera Ermuko Udalak ez du pasatzen utzi nahi, horregatik beste erakunde hainbatekin eta herritarrekin partekatuko du bere ibilbide eta esperientzia. Aurtengo edizio eta programaren gai nagusia “Etika eta baloreetan oinarritutako kudeaketa” da. Ekitaldian Gasteizko Udalak aurkeztuko du gobernu ona eta jokabide-kodearen hedapena eta horren ondorioz, gardentasunean eta gobernu onaren arloan martxan jarri dituen praktika onak. Horrez gain, Barret Values Centrerrek erakundeen kultura aldatzeko eskaintzen duen marko teorikoa, baloreetan oinarritzen dena, ezagutzeko abagunea izango dugu ‘Equilia’ enpresaren eskutik. Azkenik, eredu hori aplikatzen ari diren zenbait erakundek beren esperientziaz hitz egingo eta hori aurkeztuko digute: Otxarkoaga prestakuntza-zentroak eta Ermuko Microdecok, San Pelayo ikastetxea eta Udalak

Astea nahiz gaia lau haizeetara zabaltzeko helburua duenez gero, jardunaldia irekia da, gai honetan interesa duen edozein pertsona: erakunde publiko nahiz pribatuetan lan egiten ari diren pertsonei, zabalik dagoelarik eta baita herritar guztiei ere. Halere, edukieraren araberako mugak direla-eta, bertaratu nahi dutenek agertzeko asmoa aldez aurretik adierazteko eskatzen dugu, mgutierrez@udalermua.net e-postontziora mezu bat idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da