Webguneko ‘Udala’ atala eraberrituta dator, gardentasuna areagotzeko
Ermuko udalak webgunean aldaketak egin berri ditu, eta instituzioari buruzko informazio osoa eskaintzen duen Udala atala guztiz eraberritu du. Zaharberritze prozesuaren lehen atal horretan, aipatutako sailak orain arte zituen gabeziak konpontzen eta erronka berriei aurre egiten saiatu da Udala, batez ere, gardentasunari begira.
Orain arte abian izan den atalak informazio estatikoa eta, kasu askotan, zaharkitua eskaintzen zuten hainbat azpiatal zituen, eta edukiak txertatzeko zailtasunak ematen zituen. Webgunea eguneratuta, arazo horiek konpondu dira eta sei azpiatal finkatu dira: Udalbatza eta tokiko gobernua, Antolaketa administratiboa, Estrategia eta gobernuaren jarduera, Udalaren gardentasuna, Ondarea eta Hauteskundeak. Gainera, nabigazioa errazagoa, bizkorragoa, irisgarriagoa eta intuitiboagoa izan dadin, orrialdearen eskuineko zutabean menu bat kokatu da, sail batetik bestera bizkorrago eta errazago igarotzeko.
Udalbatza eta tokiko gobernua atalak informazio gehiago eskaintzen du eguneratze horri esker. Sail horretan, Ermuko biztanleek Udalbatzako kide berriak, talde politikoak, alkateordeak, zinegotzigoak, organoak, euren osaera eta funtzioak eta Udalak erakundeetan dituen ordezkariak ezagutzeko aukera izango dute.
Helburua: gardentasuna
Udala atal eraberrituari esker, gardentasunari begira pausoak ematen jarraitzen du Ermuko udalak, eta jada sortuta zeuden sailak mantendu eta hobetu dira, Interesen eta jardueren erregistroa, esaterako. Horretaz gain, atal berriak ere sortu dira, Udalbatzako kideen lanaldia eta ordainsariak, kasu. Horri esker, herritarrek zinegotzien ordainsarien zenbatekoa ezagutu ahal izango dute, baita gobernu organoen saioetara joateagatik jasotzen dituzten diru-ordainak eta Udaleko konfiantzazko karguak ere.
Udala atalaren eraldaketa hasi besterik ez da egin; izan ere, lehen fase horren ostean, oraindik ‘eraikitzen’ ari diren sailak lantzen ari dira. Bigarren fasea Estrategia eta gobernuaren jarduera atala argitaratzean amaituko da, eta geroago, Batzorde Informatiboetan aurkeztuko dira falta diren bi sailak: Antolaketa administratiboa eta Ondarea, hain zuzen.
Jarraian txertatu dizuegun bideoan, pasatu den urriaren 14ko Informazio bileran egindako aurkezpena ikus dezakezue (eguneko gai-zerrendako hirugarren puntua):
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da