Sei gai aztertuko Udalbatzak urriari dagokion Osoko Bilkuran

26.10.15
Erakundea

Urriari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da Udalbatza asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak sei puntu hartzen ditu barne eta horien artean denetarik dago, esaterako, aktak, adierazpenak, eta aurrekontua aldatu duen Dekretua. Horien artean, azpimarragarri Izarra Centren kokatuko diren eta Ermuko industri ehuna bultzatu eta/edo dibertsifikatuko duten enpresentzako laguntzen oinarriak.

Lehenengo puntua bertaratzen direnei bilerako edozein gairekin zerikusia duen gauza garrantzitsuak jakitera emateko gonbidapena izango da. Bigarrenean, irailean eginiko bileraren akta. Hirugarrenean, Izarra Centren kokatuko diren eta Ermuko industri ehuna bultzatu eta/edo dibertsifikatuko duten enpresentzako laguntzen 2015eko oinarriez hitz egingo dute zinegotziek. Laugarrenean, Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, erakunde-adierazpenaz mintzatuko Udalbatza-kideek.

Bosgarrenean ekonomia eta Aurrekontuaren aldaketa hitz egingo da, kreditu gaikuntza bidezko 4. espedientearen bidez Aurrekontuaren 7. aldaketari buruzko 2747/2015 Dekretua hizpide izanik.

Seigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26