'Opera abeslaria': haurrentzako antzerkia, ipuina eta musika

23.10.15
Ermua Antzokia

Deabru Beltzak konpainiak ‘Opera abeslaria’ haurrentzako antzezlana ekarriko du bihar Ermura, Musikaldia 2015eko programari amaiera emanez.

August Strindbergen “Tabako lehortegiko sekretuak” ipuinean  oinarritzen da, eta opera abeslari baten arrakasta eta hondamendia kontatzen ditu era ludiko eta entretenigarrian. Publikoa operaren mundura hurbiltzen du eta, aldi berean, harrokeriaren inguruko hausnarketa proposatzen du.

Antzerkia, ipuina eta musika uztartzen ditu ikuskizunak, eta 60 minutuko iraupena dauka. Idoia Somoza sopranoa, Katrin Schlegel aktorea eta Marta Galleguillos pianojolea izango dira eszenatokian.

‘Opera abeslaria’ bihar larunbata, urriaren 24a, arratsaldeko 17:00etatik aurrera antzeztuko da Ermua Antzokian.

Sarrerek 4 euro balio dute, eta Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, 16:00etatik aurrera, Ermua Antzokiko leihatilan izango dira salgai.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko