Zerukoa 1ngo kaleko bizilagunek urik gabe egongo hodi bat zulatu izanagatik

23.10.15
Abisuak eta matxurak

Zerukoa auzoko eta horren lehenengo kaleko bizilagunek ez dute gaur urik izango hainbat ordutan –momentuz noiz arte zehaztu gabe- ur horniduraren sare orokorreko hodi bat nahi gabe apurtu eta gero, igogailua eraikitzeko lanetan, Hirigintza eta Zerbitzu Alorrek aditzera eman dutenez. Hirigintza eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioa koordinaturik lanean ari dira, gorabehera konpondu eta zerbitzua berriz eskaini ahal izateko. Horiek ez dute zehaztu ura noiz ematerik izango duten, matxura dezente handia baita eta “hainbat zirkunstantziek lanak baldintzatu” ditzaketelako.

Nolanahi ere, beren helburua ur-hornidura zerbitzua lehenbailehen bere onera ekartzea da. Gertakizuna goizeko hamarrak inguruan gertatu da auzoan igogailua eraikitzeko lanetan hondeatzeko makina batek hodia apurtu duenean. Bilboko Construcciones Olabarri enpresa esleipendunak aste honetan bertan hasi ditu San Pelaio, Aldapa eta Zerukoa Ongarairekin lotzeko prestatuko dituen igogailuen lanak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri