Hilerria zabalik eta atenditua egongo da Domu Santutan
Domu Santu eguna ospatzen ohi dugu urtero azaroaren 1ean, jai egun dugularik nahiz aurten igandea izan eta tradizio katolikoari jarraiki santu guztien –ezagun eta ezezagunen- ohorez eta horiek gogoan hartzeko eguna, Urbano IV Aita Santuak hartutako erabakiari jarraiki. Espainian eta mundu zabaleko beste hainbat lekutan tradizioz hildakoen memoria ondratzera erabiltzen dugu. Asteburu honetan hildakoak gogoan izan eta gurtuko ditugu. Igandea Domu Santu eguna izango eta Arimena astelehenean. Tradizio katolikoari jarraiki hildako senideak bisitatzera joaten ohi gara kanposantuetara, loreak eraman eta otoitz egitera. Tradizioak bere ukitu gastronomikoa ere badu eta, egunotan gozo bereziak ere jaten ohi dira lekua askotan.
Domu Santu eguna
Gure udalak obra lantaldeko lankideak eta Udaltzainak eskainiko dituzten zerbitzu bereziak koordinatu ditu, pertsona ugari izango baitira Pagorben dugun hilerriraino hurbilduko direnak. Agerikoa denez kanposantua hirigunetik kanpo dugu, Ermua eta Trabakua gaina lotzen dituen BI-2301 errepidearen albo batean eta horregatik bertaratzeko askok ibilgailua erabiliko dugu. Hori horrela, udaltzain agenteak bertan izango dira sartu eta irteerak erregulatzeko eta Vialbeko zabaldegian prestatuko diren aparkalekuak koordinatzeko, larunbat eta igandeko goizetik eguerdira bitartean. Aurten hilerrian musika izango da, megafonia ekipo barria jarri baita.
Ostiralean eta larunbatean eta azaroaren 1ean hilerria goizeko 9etatik iluntzeko 8ak bitartean mantenduko da zabalik. Udal Lantaldeko lankideek, arduratuko dira hilerriaz eta hori zabalik izanen dute goizeko 9etatik iluntzeko 8ak bitartean. Horrez gain, ehorzle lankidea bertan izango da goizez 10etatik eguerdiko ordu 1etara bitartean eta arratsaldez 3etatik 5etara bitartean, bisitariek eskatzen dioten laguntza emateko -hilobien kokapena bilatu, eskailerak utzi, eta abar-. Larunbatean ere bertan izango da, instalakuntza txukuntzen eta garbitzen goizeko 8 eta erdietatik 10 eta erditara bitartean. Azkenik, esan behar kanposantuko argiak piztuta mantenduko direla gaueko bederatzi eta erdiak arte.
Udal Lantaldeko kideek gogotik lanean araitu dira gaur guztia prest izateko, bisita ugari izaten bitira egunotan. Sarrera nagusiaren aparkalekuan zuhaitz ostoak jasotzen ibili dira, ate nagusia pintatzen eta eskailarak ur-prezioz garbitzen, lirdinga eta goroldioa kentzen, inor laban ez dezan egin. Guztia prest eta txukun utziko dute ostiralerako.
Lotutako albisteak

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du