IVAPek antolatutako Smart Cities tailerrean parte hartuko du Ermuak

28.10.15
Erakundea

Smart City edo adimendun hiriei buruzko prestakuntza ikastaroa eskainiko du ostegun honetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Eudelekin elkarlanean.

Udal teknikariei zuzendutako tailerra da, eta IVAPen Bilboko egoitzan izango da 09:00etatik aurrera. Bertan, bi Smart Cityetako ordezkariren testigantza eta izandako esperientziari buruzko informazioa jasoko dute parte-hartzaileek: Bilbokoa eta Ermukoa, hain zuzen. Juan Carlos Abascal lehen alkateordea izango da ikastaroko hizlarietako bat.

Tailerraren helburua parte-hartzaileek Smart Cityei buruzko kontzeptu garrantzitsuenen, lehentasuna duten arloen, joeren eta ebaluatzen diren faktoreei buruzko ezagutza izatea da.

Smart City deritzo inbertsio soziala, giza kapitala, komunikazioak eta azpiegiturak garapen ekonomiko jasangarriarekin uztartzen dituen hiriari. Horretarako, teknologia berrien erabileraren eta modernizazioaren alde egiten da lan, bizi kalitatea hobetuz eta errekurtso naturalak zentzuz kudeatuz. Prozesu horretan, garrantzia handia dute ekintza parte-hartzaileek eta herritar guztien konpromisoak.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan