Imagen
Agenda txiki, udalaren azaroko agenda haurrentzat
29.10.15
Udal Liburutegia
Ermuko Udaleko Euskara eta Kultura Sailek azaroko haurrentzako ekitaldi guztiak agenda batean batu dituzte. Agenda horren berri emango dute bai kaleko erakusleiho edo ‘muppietan’, baita ikastetxeetan edota umeak eta familiak ibiltzen diren tokietan ere.
Kartel formatuko agenda horrek, egutegi moduan, haurrentzako diren jarduerak biltzen ditu, hala nola, zinea, ipuin-kontalariak, irakurketa-klubak, jaialdiak eta umeentzako interesgarri izan daitezkeen beste ekintzak.
Horretaz gain, jarduerak iragartzeko Udalak erabil ohi dituen kanalak ere erabiliko dira, ekintzei ahalik eta zabalkunde handiena emateko, umeen parte-hartzea sustatzeko eta aisialdiko aukera berriak eskaintzeko.
Lotutako albisteak
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
17.12.25
Liburutegiak aste honetan hasiko du azterketen ordutegi berezia
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Azterketen garaiko ordutegia aurreratu du, zeina abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra izango den
Imagen
16.12.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa izango Liburutegian
‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
‘Arratsean kontu-kontari’ saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko