Udalbatzak Izarra Centren kokatuko diren enpresentzat laguntzak onartu ditu
Ermuko Udalak Izarra Centre eraikinean kokatuko diren enpresei zuzendutako laguntzen oinarriak onartu ditu urriko ohiko osoko bilkuran. Diru-laguntza horien azken helburua udalerrian enplegua sortzea da.
Carlos Totorika alkateak adierazi duenez, Udalak bi lan-ildo zehaztu ditu: enpresa-ehun tradizionala indartzea eta sektore teknologikoetarantz dibertsifikazioa bultzatzea. Bide horretan, gobernu taldeak beharrezkotzat jotzen du enpresa teknologikoak sortzea, eta Izarra Centre balore ekonomikoa sortzeko lehen mailako azpiegitura dela deritzo.
Totorikak azpimarratu du ezin dela “ezkorra” izan uneoro, eta guztia ez dela “kasualitatea”: “Enpresek aurrera egiten dute lehiakorrak direlako, errekurtsoak eta kapital ekonomikoa dituztelako… hainbat faktore daude tartean, guztia ez da kasualitatea, eta Udaletik neurriak har ditzakegu zenbait enpresa Ermuan hazi eta enplegua sor dezaten”.
Gobernu taldeak proposatu dituen laguntzen oinarriek EAJ eta PP alderdien ekarpenak jaso dituzte, eta 100.000 euro esleitu dira baldintzak betetzen dituzten entitateei laguntzeko.
Zehazki, diru-laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek nahitaez Izarra Centren izan beharko dute egoitza 5 urterako alokairu kontratuarekin, enplegua sortuz Ermuaren egoera sozio-ekonomikoa bultzatu beharko dute eta diru-laguntza jasotzen duten urte kopuru berdina gutxienez eraikinean igaroko dutela bermatuko dute.
Xehetasun guztiak, azpiko txostenean:
Oinarriak urriko ohiko osoko bilkuran onartu dira PSE-EE-PSOE, EAJ eta PP alderdien aldeko botoekin. Aldiz, EH Bildu, Ermua Ahal Da eta Irabazi aurka agertu dira.
Jarraian duzuen bideoan gaiari buruzko informazio osoa, alderdien iritziak eta bozketa ikus ditzakezue (eguneko gai-zerrendako hirugarren puntua):
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da