Kale garbi eta dotoreak Ermuan garbitasun zerbitzuaren lanari esker

05.11.15
Abisuak eta matxurak

Ermuko hainbat kale – harriz egindakoak- eta batez ere espaloiak berri-berriak dirudite. Elementuok aurpegirik onenaz hartzen gaituzte Debabarrena Mankomunitateak zoruak garbitzeko presio altuko ur beroa lehengaitzat duen makina darabilelako. Makina propultsatua eta gida daitekeena da, noranzkoz aldatzeko lau gurpil dituena. Garbiketa lanetarako mota guztietako tresneria du barnean, besteak beste, upela, presio altuko zirkuitua, galdara, garbiketako kupula eta pistola. Elementu borobilak ditu eta ur beroaz igurtziz lurra distiratsu lagatzen du. Bere erabilera eta lanaren emaitza agerian uzten du, baldosa eta adokinen jatorrizko ezaugarriak berreskuratzen baititu. Izan ere, denboraren, kale gorrian eta hotz-beroaren eraginpean, eta gizakiok egiten dugun erabileraren –oinetakoak, txikleak, zigarro hondakinak, eta abar…- ondorioz espazio eta materialak zikin eta desitxuratuak edukitzearen arrazoia dira.

Makina pasa izan den tokietatik eta horietan egindako lanaren adibideak ugari dira: abuztuan bitxitegitik hasi eta txinatar bazarreraino dihoan eta Eroski supermerkatuaren San Pelaioko espaloia dotore utzi zuen. Baita Zubiaurre eta Orbe Kardinalaren plaza ere. Komentukoa kaleko harriak barne, non horien arteko hutsuneak betetzeko eman zitzaion produktu horiaren kolorea ere berreskuratu duen. Egoera berean eta zuri-zuri ditugu baita Martxoaren 8ko plaza eta Berdintasunaren paseoa.

Azken asteetan Badesa sozietateko langileak eta makina Diputazio kaleko espaloiari aurre egiten jardun dute eta testu honen lagungarri utzi dizkizuegun argazkietan ikus daitekeenez emaitza bikaina izan da, begi-bistakoa.

Makina mankomunitatearen barne dauden herri guztietan erabiliko da eta, jada, lortu diren emaitzak ontzat jo dira. Mankomunitatean diote emaitzak lurraren materialaren eta zonaldearen arabera baldintzatzen dutela, baina hori positiboa dela.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago