Gabonak armiarma eta auto robotiko artean

06.11.15
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udaleko Toki-Garapen alorrak aramu eta auto robotikoen doako tailerrak antolatu ditu abendurako.

Udan antolatutako Campus Teknologiko arrakastatsuaren, droneen diseinu eta muntaia tailerren eta "Gazteak eta ETEak, oraingo erronkak eta etorkizuneko konponbideak" ekimenaren ostean, Udalak beste bi tailer eskainiko ditu abenduko azken asteetan, Gabonetako oporrekin batera.

Bi ikastaroak 2000, 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako Ermuko ikasleei zuzenduta daude, eta elkarren artean baztertzaileak dira. Abenduaren 23an, 24an, 28an, 29an eta 30ean izango dira Izarra Centren, 09:00etatik 13:00etara. Ikastaro horien antolakuntzan Erle Robotics enpresak parte hartuko du.

Izen-ematea Abiapuntun (Konbentukoa, 3) egin beharko da azaroaren 23tik 27ra, 08:00etatik 15:00etara. Plaza kopurua mugatua da, eta ez da onartuko epe horretatik kanpora aurkeztutako eskabiderik. Izen-emate orria hemen eskuratu daiteke.

Informazio gehiagorako, honako helbide elektronikora idatzi daiteke: nizaguirre@udalermua.net.

Tailer teknologikoak: Aparatu motordunak programa Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eta Ermuko Udalak elkarrekin finantzatzen dute. Helburua udalerriko gazteak industriara eta teknologia berrietara hurbiltzea eta elkarlaneko berrikuntza- eta sorkuntza-gaitasunak garatzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat