‘Yo, él y Raquel’, ‘Los miércoles no existen’ eta haurrentzako ‘Pan’ Ermua Antzokiko pantailan ikusgai
Ostegunean zine emanaldien aste berriari ekingo dio Ermua Antzokiak. Zineklubean Taxi Teherán komedia iraniarra proiektatuko dugu, Jafar Panahi zuzendariarena. Filma ederra eta indartsua da. Zine eta biziaren inguruko lezioa. Maisu lana; komikoa eta dibertigarria. Zuzendariak berak gidaturako taxi zoroak Teherán hiriko kale biziak zeharkatzen ditu. Taxi zerbitzu a pertsona ezberdinek erabiltzen dute eta Panahiren galderei erantzunez gai anitzen inguruko iritziak adieraziko dituzte bidaian. Asmamen eta bizitzaz beteriko lana da, Berlineko azken zine jaialdian Urrezko Hartza saria jaso izan duena. Taxi Teherán jatorrizko bertsioan proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin., iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. Arratseko zazpi eta erdietan Yo, él y Raquel titulua lehen aldiz proiektatuko baitugu. Gazteen arteko tragikomedia txalotua da, Alfonso Gómez Rejón zuzendari ipar amerikarrak zuzendu duena. Greg institutuko azken urtean dago eta lagun min bakarrarekin pasatzen ditu egunak. Lasai bizi diren arren, amak leuzemia gaixotasuna duen gelako ikaskide baten lagun egitera eta hura bisitatzera derrigortzen du. Ez da ohiko filma bat; alderantziz, oso ezberdina eta argia da, umorez eta dramaz gainezka datorkiguna. Ez du gaixotasunaren gai latza ardatz hartzen, gizakion arteko harreman harrigarria eraikiz, sentiberatasun handiaz. Kritikak oso ondo hartu eta baloratu du, dialogoak, aktore protagonisten interpretazioak apartak direnez ikusleen saria jaso dute Sundance 2015eko jaialdian. Larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena Los miércoles no existen komedia espainiarra da, Peris Romanok zuzendu duena. Jatorriz antzezlan arrakastatsua zen eta zinera jauzia egitean aktore sorta azpimarragarria bildu du, besteak beste: Inma Cuesta, Eduardo Noriega, Gorka Otxoa, Alexandra Jiménez eta María León. Endredozko komedia erromantikoa da, zeharkatutako bikote kideak, sentimenduen inguruko dilemak, abegitasuna, txantxa, freskotasuna eta aktore ezin hobeak filma honen osagaiak dira. Irribarreaz ikusten da hasieratik amaierara artean. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 5etan ikusi ahal izango dugu.
Haur eta gazteentzako igande arratseko 5etako emanaldian Pan tituluko fimla ipar amerikar arrakastatsua ikusi ahal izango dugu. Peter Pan pertsonai ahaztezina oinarri duen lan ikusgarria da. Zuzendaria Joe Wright da eta aktore protagonistak Hugh Jackman eta Rooney Mara. Erritmo, abentura, akzio eta fantasiaz bai datorkiguna. Emanaldia euskaraz izango da, San Martin kulturalaren baitan txartatua baitago.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu