'Al final de la carretera' antzezlanerako azken sarrerak salgai

11.11.15
Ermua Antzokia

Ongi ordaindutako lanpostua, emazte eder, adeitsu eta arduratsua, lorategi eta patiodun txaleta… Rafaren bizitzan denak zoragarria dirudi. Baina non daude gaztetako ametsak, idealak, izpiritu erreboltaria eta bidai guztietara eramaten zuen gasolina eta askatasun usaineko bizkar-zorroa?

Protagonistak 40 urte betetzean murgilduko den krisia da ‘Al final de la carretera’ umorezko antzezlanaren abiapuntua. Ostiral honetan iritsiko da obra Ermua Antzokira, eta Manu Baqueiro, Melani Olivares, Raul Peña eta Marina San Jose aktoreak eszenatokian ikusteko aukera izango dugu. Gainera, antzokia beteta izango dela dirudi, sarrera asko saldu baitira jada.

Willy Russellek sortu eta Juan Carlos Rubiok moldatutako obra da ‘Al final de la carretera’, eta Gabriel Olivaresek zuzenduko ditu irauten dituen 90 minutuak.

Antzezlana ostiral honetan ikusi ahal izango da Ermua Antzokian, 22:15etik aurrera. Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edo, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Hemen ikus dezakezue antzezlanaren promozio bideoa:

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango