Aldapako eskailera, hiru hilabetez itxita

12.11.15
Hirigintza

Hiru igogailu publikoak eraikitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, hasi zirenetik ia hilabete igaro den honetan. Construcciones Olabarri enpresa aldi berean ari da lanean San Pelaion, Aldapan eta Zerukoan, eta herritarrei eragin diezaieketen hainbat aldaketa egiten ari dira aipatutako tokietan.

Egun hauetako aldaketa nagusia datorren hiru hilabeteetarako Aldapako eskailera ixtea da. Gainera, atzeko kalera, 6 eta 8 zenbakietara igarotzeko kalea hartuta dago eta behin-behineko arrapala muntatzen hasi dira. Hori horrela, aipatutako etxebizitzetara igotzeko arrapala datozen egunetan eraitsiko dute.

San Pelaiori dagokionez, Aldapara igotzeko behin-behineko eskailera kokatuko da aste honetan. Bertan jada zuloa egin dute karrilak kokatzeko, eta astelehenetik aurrera zubi-brankak behar dituen zulaketak egiten hasiko dira.

Zerukoa kaleko lanetan, ezin ahaztu eskoletara iristen den bidea itxita egongo dela obrak amaitu arte. Gainera, eskailera mekanikoen irteeran hesiak jarri dira, eta bide berezi bat prestatu da oinezkoak kaletik normaltasunez igarotzeko. Gainontzean, datorren asterako jada egin den zuloan zimendatzeak eta hormak eraikitzeko lanak egingo direla aurreikusi da.

Hiru igogailu publikoen lanak 2016ko maiatzerako amaituko direla espero da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke