YUZZ ‘Ideiadun gazteak’ programaren laugarren edizioa antolatu du Ermuak

13.11.15
Ekonomi Sustapena

Santander Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak (CISE) YUZZ programaren edizio berria iragarri du, talentudun gazteak eta ideia berritzaileen sorrera bultzatzeko. Programan parte hartzeko, izen-emate epea azaroaren 30era arte izango da zabalik. Interesdun pertsonek eskaera hau bete beharko dute euren hautagaitza aurkezteko.

18 eta 31 urte arteko gazteei zuzendutako programa da YUZZ. Bost hilabetez, oinarri teknologikoa duten negozio ideiak sortzeko babesa, formazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu. Sei edizio egin dira orain artean, eta 500 enpresa sortu dira. Azken urtean, 900 ekintzailek parte hartu zuten 41 zentrotan, 710 proiektu sortuz.

Ermuan bada YUZZ zentroa, Izarran, eta aurtengo edizioan 20 pertsonak izango dute bertan aritzeko aukera. Euren ideiak garatzeko espazio fisikoa izango dute, eta gainontzeko ekintzaileekin harremanetan egongo dira. Gainera, aditu eta profesionalek formazioa eskainiko diete, eta banakako tutoreen aholkularitza jasoko dute.

Behin formazio prozesua amaituta, Ermuko ekintzailerik onenak Silicon Valleyra bidaia irabaziko du. Berrikuntzaren nazioarteko gune nagusian, finantziazio foroetara joateko aukera izango du, nazioartera zabaltzeko aholkuak emango zaizkio eta inbertitzaileekin kontaktuan jarri ahal izango da. Itzultzean, estatuko irabazle guztien artean proiekturik onenak hautatu eta sarituko dira 30.000, 20.000 eta 10.000 eurorekin, euren negozioak garatzeko. Gainera, Izarra Centreko enpresa teknologikoen mintegian sei hilabetez doan kokatzeko aukera izango du Ermuko garaileak.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren