Ekintza musikalak Santa Zezilia eguna ospatzeko

18.11.15
Erakundea

Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu bihartik hasi eta larunbatera bitartean.

Lehenengo jarduera bihar arratsaldez gauzatuko da, Alboka Musika eskolako ikasleek kalejiran aterako baitira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera, euri jasarik ez bada. Partaideek udal musika eskolako egoitzatik abituko dira, segidan kalejirari hasiera emanez. Taldeek San Martineko plazatxoan, Zubiaurre, Torrekuan eta Orbe plazan joko dete hainbat pieza.

Santa Zezilia jaialdia ostiral gatean, Ermua Antzokian

Ostiral gauean kontzertu eta jaialdia egingo da Ermua Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Horretan parte hartuko dute Txindurri Dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolak. Sarrerak 3 euro balio ditu eta, jada, aldez aurreko salmentan eskura ditzakegu Kutxabank entitatearen webgunean, bere kutxazain sarean eta baita Lobiano Kultuguneko sarreran ere.

Halaber, Irulitxa fanfarreko kideek ere kalera aterako dira igande goizean. Hauek diana joko dute hamar eta erdietatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan