Webguneko ‘Estrategia eta gobernuaren jarduera’ atala, jada ikusgai

19.11.15
Erakundea

Ermuko Udalak bere webgunera berritzen eta eguneratzen jarraitzen du, duela aste batzuk Udalbatza eta tokiko gobernua atalarekin egin bezala. Oraingoan, estrategiari eta gobernuaren jarduerari dagokion saila hobetu du.

Webguneko atal berri hori pasatu den azaroaren 11ko Gai Orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean aurkeztu zen. Bertan, gobernu taldearen estrategiari buruzko xehetasun guztiak biltzen dira, oinarritzat dituen lau baloreak barne: eraginkortasuna, parte-hartzea, gardentasuna eta berrikuntza.

Atala lau sailetan banatzen da: lehenengoan, Berrikuntzaren Mapa Estrategikoa izenekoan, Udalak alor horretan duen xedea zehazten da. Hobekuntzan, berrikuntzan eta garapen iraunkorrean oinarrituta, Ermua bizi izateko hiri atsegina, irekia eta partaidetzazkoa, pertsonak integratuta sentitu eta askatasunean eta berdintasunean garatu ahal izango diren hiria bihurtzen laguntzea da, zehazki, helburua, eta horretarako, herritarren beharrizanei eta igurikimenei erantzungo dieten kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea.

Bigarren azpiatalak egungo gobernu taldearen lau ardatz estrategikoak azaltzen ditu: berrikuntza ekonomikoa, espazio erkidearen berrikuntza, gizarte-berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza. Jarraian, hirugarren adarra aurki dezakegu, gobernu programari dagokiona, hain zuzen. Gaika sailkatuta ageri da, eta edozein herritarrek kontsulta dezake, eurentzat garrantzitsuenak diren atalak barne: enplegua, gizarte politikak eta gardentasuna eta gobernu ona.

Azkenik, laugarren azpiatalean legealdi-plana ikusi daiteke, aurrez aipatutako berrikuntzaren lau ardatzetan oinarrituta.

Etengabeko eraberritzea

Webgunearen zaharberritze prozesu honekin, orain arteko gabeziak konpontzen eta erronka berriei aurre egiten saiatu da Udala, batez ere, gardentasunari begira. Eguneraketei esker, ‘Udala’ sailaren bornean sei azpiatal finkatu dira: Udalbatza eta tokiko gobernua, Antolaketa administratiboa, Estrategia eta gobernuaren jarduera, Udalaren gardentasuna, Ondarea eta Hauteskundeak. Gainera, nabigazioa errazagoa, bizkorragoa, irisgarriagoa eta intuitiboagoa izan dadin, orrialdearen eskuineko zutabean menu bat kokatu da, sail batetik bestera bizkorrago eta errazago igarotzeko.

Udala oraindik ‘eraikitzen’ ari diren sailak lantzen ari dira. Pixkanaka, Batzorde Informatiboetan aurkeztuko dira falta diren sailak: Antolaketa administratiboa eta Ondarea, hain zuzen.

Jarraian txertatu dizuegun bideoan, pasatu den azaroaren 11ko Informazio bileran egindako aurkezpena ikus dezakezue (eguneko gai-zerrendako hirugarren puntua):

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n