San Pelaio auzoko espaloiak aldatzeko lanak hasi dira

23.11.15
Abisuak eta matxurak

Udal zerbitzu eta herri-lan taldeak San Pelaio auzoko 10. eraikinetik 32. era dagoen espaloia aldatu eta berritu egingo dela adierazi dute;, hau da Dada tabernatik Aritzmendi taberna pasa arteko zatia. Eta baita horrekin lerro zuzena den, san Pelaio parkeko beste aldea ere. Alorrak dioenez espaloi hori gastatuta dago denboraren eraginez eta laban egiten du, batez ere bustita dagoenean eta horren ondorioz, hainbat pertsona jausi egin izan dira. Hortaz, berriz ezbeharrik gerta ez dadin espaloia aldatzea erabaki dute. Baldosa berriak granicem delakoak izango dira, beren tamaina laukia izanik 40 cm bider 40 cm eta herrian zehar azken boladan erabiltzen ari garena. Lanak Lasuen Eraikuntza izeneko enpresak egingo ditu, gaurtik hasi eta bukatu bitartean, hainbat astetan zehar. Lasuenek lana 59.999,98 €ren truke egingo du, enkantera aurkeztutakoetatik proposamen merkeena izanik.

Gaur jarrita dagoen materiala eta baldosa berdina ez dago erosgai merkatuan, zarra izan eta agortua dagoelako. Hau izanik, aldatzeko arrazoietako bat. Baina arrazoi nagusia, espaloi berri oso eta berdina izatea izan da, Aldapa eta Ongaraira igoko duen igogailu berri egiteko hainbat zati apurtu eta ukitu behar izango direlako eta horietan ere material berria erabili beharko delarik, aurrekorik ez baitago. Hortaz, berdintsu uzteko eta igogailuaren obra amaitutakoan berriz obrarik hasi behar ez izateko, batera egitea eta espaloi osoa aldatzea erabaki da. Igogailuak prest daudenean jende ugarik erabiliko dituela espero baita.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian
Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du