Azaroan Udalbatzak sei gai aztertuko ditu Osoko Bilkuran
Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da asteazken iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak sei puntu hartzen ditu barne eta horien artean azpimarra behar Stop Desahucios taldearen mozioa eta Euskararen Nazioarteko egunerako erakundearen adierazpena.
Lehenengo gaian zinegotziei gai zerrendako puntuekin zerikusia duen edonolako interes edo bateraezintasunik duten ala ez galdetuko zaie. Bigarrenean urriaren 28an egindako bileraren akta izango da. Hirugarrenean aztertuko da bilerak eta plenoa egiteko udalak zehazturik duen eguna aldatzeko proposamena.
Laugarrenean, udal sozialistak aurkeztu duen Stop Desahucios taldearen mozioa hizpide izango, non Kaleratzerik gabeko udalerria izendatzeko proposamen eta adierazpena proposatzen den. Bosgarrenean, Euskararen Nazioarteko egunerako erakundearen adierazpena mintzagai izango dute zinegotziek.
Seigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.</
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da