Zozketa anonimoz zehaztu dira abenduaren 20an hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenak

23.11.15
Erakundea

Ermuan 180 pertsona hautatu dira gaur Gorte Nagusietarako Hauteskunde prozesuaren barne, abenduaren 20an eratuko diren hauteskunde-mahaiak osatzeko. Udalbatzaren Osokoa gaur goizean bildu da ezohiko bilkuran, Ermuko erroldan inskribaturik gauden guztion artean zozketa anonimoa egiteko. Zozketa hori baliabide elektronikoak erabilita egin da, hots, ordenagailuaz egin, izen-abizenen zerrendak ateraz, horiek eratuko baitituzte adierazitako hauteskunde-mahaiak. Zozketa bidez aukeratutako pertsonen izendapenak prestatzen ari gara eta jakinarazpenen banaketari bihar bertan helduko zaio. Mahaietan egoteko hautatutakoek zazpi egun dituzte –jakinarazpena jasotzen duten biharamunetik kontatzen hasita- betebehar saihestezin hori desenkusatzeko arrazoiak adierazi eta aurkezteko, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean. Mahaietan ez egoteko arrazoiak gaixotasun larriak eta familia arrazoiak dira, zeinak arrazoitu eta agiri bidez egiaztatu beharko diren.

Ermua udalerriak Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari dagokio eta barruti bakarra du. Hiribildua hamaika sekziotan banatuta dago eta hauteskunde egunean hogei mahai eratuko ditu. Hauteskunde mahai bakoitza hiru kidek osatzen dute; hots, presidentea eta 1ngo eta 2. bokalek. Mahaiaren eta hori osatzen dutenen egiteko nagusia bozketaren nondik norakoa kontrolatzea eta botoak zenbatzea dira, Konstituzioak eta Legeak esaten dutenari jarraiki. Eginkizun hori zozketaz esleitzen zaie herritarrei. Hauteskunde-mahai bakoitzeko bederatzi pertsona izendatu dira, postu bakoitzeko titularrak –mahaiburua eta 1. eta 2. bokalak- eta horientzat ordezko beste bi pertsona hain zuzen ere.

Durango Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen datuak eta helbidea

  • Ezkurdi plaza z/g (Guardiako Epaitegia)
  • Telefonoak: 94 603 00 60
  • Faxa: 94 603 00 74
  • Ordutegia:
    • astelehenetik ostiralera: arratsaldez 15etatik 19etara.
    • larunbatetan, goizez: 10etatik 13etara.
    • Igande eta jai-egunetan itxita.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26