Innpulso sareak osoko bilera egingo du Ermuan
Bilera abenduaren 2an egingo da, udalak antolatzen dituen X. Toki-garapeneko jardunaldien baitan. Ermura etorriko zaizkigu kide diren erakundeetako ordezkariak eta baita Zientzia eta Berrikuntza alorretako adituak
Innpulso Sareak Ermua aukeratu du bere hurrengo Osoko bilkura egiteko egoitza. Sarearen helburu nagusiak dira; toki administrazioek zientzia eta berrikuntza eremuetan gauzatzen dituzten jarduerak aintzat hartzea eta udalen arteko elkarlana bultzatzea; berrikuntzan kideek duten gaitasuna hobetzen laguntzea eta elkarren arteko eredu izatea; ekoizpen eredu sozial eta ekonomikoki jasangarri batera jauzia egiten lagunduaz. Sareak egun -tamainaren arabera sailkaturik- 56 udalerri edo hiri biltzen ditu eta erakunde horietako alkate eta ordezkariak Ermura etorriko zaizkigu 2015eko amaiera honetan eta agendan duten batzar garrantzitsura.
Jardunaldiek eta Osoko Bilkurak erakundeetako ordezkari ugari ekarriko dituzte eta berrikuntzaren alorreko adituak baita ere. Innpulso sareko bilera ‘Ermua, berrikuntza irekia’ leloa izango duen Toki-garapeneko Jardunaldien baitan egingo da, abenduaren 1etik 3ra bitartean, Izarra Centre eraikinean.
Carlos Totorika alkateak irekiko ditu jardunaldiak, bere lehen egunean ekosistema ekonomiko lokalak ardatz izango dutenak. ETE berritzaileak eta berrikuntzak Ermuko industri ehunean duen zeregina mintzagai izango dute. Espainian dagoen interneteko konexio azkarrena eta onena Ermuan dugu, non udalerriko eremu guztiak berritzearen aldeko ahalegina egin izan dugun.
Jardunaldietako bigarren egunean, Administrazioak berrikuntzan erabili daitezkeen tresnak aztergai izango dituzte bertaratutakoek. Horien artean, Lehiakortasun eta Berrikuntza Ministerioko zuzendari nagusia, Mª Luisa Castaño andrea, izango da. Eguneko ardatza eremu horretan Viladecans, Bilbao, San Feliu de Llobregat eta Ermuan gauzatutako esperientziak aztergai izango dituzte.
Jardunaldien azken egunean, pertsonak berrikuntzan dugun egitekoaz hitz egingo dute adituek. Bilera eta topaketez gain, hitzaldi-mintzaldiak eta lan-mahaiak ere izango ditugu. Jardunaldiei amaiera emateko, Carlos Totorikak ‘ETEek ikasgelatan dituzten erronkak’ izeneko sariak banatuko ditu.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da