Truman eta Hotel Transilvania 2 filmek proiekzioek amanera jarriko diote azaroko programazioari
Azaroko zine programazioa amaitzear dago eta azken asteburuan lau filma on proposatzen dizkigu. Osteguneko zineklubean Slow West tituluko western Britainiarra ikusteko aukera izanen dugu. Zuzendaria John Maclean eta aktore protagonista Michael Fassbender dira, azken hau gazte izan arren kultuko aktore bihurtzeko bidean da. Filma western bitxia da, kritikaren esanetan Coen anaiek egiten dutenetik oso hurbil dagoena. Jay aristokrata gazte eta eskoziarra da EEBBtara doana, mundu berrian bere epopeia partikularra bizitzera eta maiatzen duen emakumearekin biltzera. Filmak Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen Sundanceko jaialdian. Iluntzekozortzi eta erdietan eta jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.
Zine komertziala larunbat arratseko zazpi eta erdietan iritsiko da, La Verdad titulua duen thrillerraren proekzioaz. Zuzendaria James Vanderbilt da eta aktore protagonistak Robert Redford eta Cate Blanchett. Kazetaritza lana eta benetako gertakizuna oinarri duen istorioa da. Filmak CBS kateko ikertzaile talde baten ibilbidea kontatzen du, horiek George Bushen familiak Vietnameko gerrara ez joateko kontaktu eta trikimailuez baliatu izan zirela frogatu nahian. Kazetariek familia boteretsuari aurre ez ezik kateko zuzendariei aurre egin beharko diete, ikerketa eta lan horrekin ez baitaude ados. Robert Redford aktoreedzadetuak lan bikaina egin du eta baita Cate Blanchett berak ere bai, azken hau akaso Oscar sarietarako izendatua izan daitekeelarik. Lana suspense, azpijoko eta bizitasunez betea dago, filma zaharrak egiteko moduari jarraitzen baitio. Lanak hautsak harrotu ditu EEBBtan eta TB kateak beran horren inguruko informaziori ematea ekidin izan du, egia kontatzen ez duela argudiatuaz. La Verdad larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan egingo da.
Asteburuko bigarren proposamena Truman titulua duan tragikomedia da. Zuzendaria Cesc Gaya da eta aktoreak Ricardo Darín eta Javier Cámara, nor baino nor jarduten dutenak lan bikaina eginez. Hauen lanaz esan eta idatz daitekeen guztia eskas eta errealitatetik urrun geratzen da, munstroak baitira. Beren agerraldiak ahaztezinak dira, umorea eta tristura, drama eta ironia, nahiz haserrea eta adiskidetasuna uztartzen dituen filma eraikiz. Emozioz eta samurtasunaz beteriko lana da, inor epel utziko ez duena. Bikaina. Heldutasunera iritsi diren lagun bik –Julian eta Tomasek- urte askoren bueltan elkartu egiten dira eta elkarrekin egun ahaztu ezinak pasako dituzte, azkenekoz bilduko baitira. Azken agurra. Truman larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haur eta gazteentzako emanaldian, arratseko 5etan, Hotel Transilvania 2 3 Dimentsiotan ikusi ahal izango dugu. Komedia azkarra, hiperaktiboa, harrigarria eta umoretsua.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean