'Kreditua' antzezlana, Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza aktoreen eskutik

25.11.15
Ermua Antzokia

Sukurtsaletako zuzendariek ondotxo dakite gauzak zenbateraino korapilatu daitezkeen. Orain arte, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen kreditua eskatzera, eta ematen ez ziotenean, isildu eta etxera burumakur itzultzen zen. Gaur egun, baina, ezin zara fidatu; kreditua ukatzen zaiona ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko.

Egoera hori da Tanttaka Teatroaren ‘Kreditua’ antzezlanaren abiapuntua. Jordi Galceran dramaturgo kataluniarraren obran oinarritutako ikuskizuna Fernando Bernuesek zuzendu du, eta Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza aktore ezagunak ditu protagonista. Ostiral honetan bertan Ermua Antzokian izango dugu tragikomedia hori ikusteko aukera.

Antzezlana euskara hutsean izango da, eta 90 minutu inguruko iraupena du.

Ikuskizuna ostiralean, 22:15ean hasiko da, eta sarrerak 10 eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, antzezlana hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango