Ermuko ehunka ikasle Road Show ikusgarrian izan dira

26.11.15
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko ikastetxeetako 400 irakasle eta ikasle inguru Road Showa ikusten izan dira gaur Antzokian. Ekimen horren helburua gazteak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da, alkoholaren edota drogen eraginpean edo abiadura handiegian gidatzeak dituzten arriskuak agerian utzita.

9:45ean hasi da ekitaldia, antzezpenaren nondik norakoak azaldu eta Carlos Totorika alkateak gaztetxoei zuzendu dizkien hitzen ostean. Alkatea Beatriz Gamiz Kultura eta Gazteria zinegotziarekin eta Jose Luis Araujo Segurtasun alorreko zinegotziarekin batera izan da Antzokian.

Koloretako argiekin eta musika altuarekin hasi da ikuskizuna, eta bi gazte igo dira eszenatokira, jai giroan. Une batzuk geroago, trafiko istripua egon dela azaldu du irratiko ahots batek, eta ibilgailuen arteko talkak eta maniobra arriskutsuak proiektatu dira antzokiko pantailan.

Banan-banan, udaltzaingoa, medikua, suhiltzailea eta bizkarrezur muineko lesioa duen emakumea agertu dira eszenatokian, Ermuko DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei euren esperientzia pertsonalak kontatuz. Oso testigantza gordinak, gogorrak eta tristeak izan dira, eta OLZ Mallabiko, San Pelaio ikastetxeko, Ermua Institutuko eta Uni Eibar-Ermua-ko gaztetxoengan erreakzio ezberdinak eragin dituzte.

Trafpol-Irsa España (Academia Internacional de Seguridad Vial eta Policías por la Seguridad Vial en España y Latinoamérica) enpresak antolatu du Road Showa, eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren “Seguru baietz – Sí seguro” kanpainaren barne kokatzen da. Sentsibilizazio kanpaina horrek arrakasta handia izan du Europako hainbat herrialdetan, hala nola, Ipar Irlandan, Herbehereetan eta Danimarkan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean