'Ezetz hegan egin' haurrentzako antzezlana, Ermua Antzokian
Teatro Paraiso konpainiak ‘Ezetz hegan egin’ haurrentzako ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Ermuan. Obra horrek 2012ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionala eskuratu zuen.
Antzezlanak metafora eta umorea uztartzen ditu, eta sei urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago. Gainera, euskara hutsean garatzen da.
Sinopsia
Klima aldaketak hondamendiak eragiten ditu naturan eta gizarte modernoak eta norbanakoen portaerak eraldatuko ditu. Zikloi suntsitzaile bat helduko da laster, eta Tourons –Irla Ozeanikoetako txori mota– tribuak ezinbestean beste lekuren batera ihes egin behar du azkar.
Iragarritako hondamendi horretatik bizirik irteteko, ahulenak, txarto hegan egiten dutenak edo, besterik gabe, hegan egiten ez dutenak, atzean utzi behar dituzte.
‘Ezetz hegan egin’ ikuskizunean, lau txori bitxik alegia zoragarria eskainiko dute, ederra eta eduki aberatsekoa: arrazakeria, arduragabetasuna, botere-grina eta berekoikeria erakutsiko dizkigute, baina baita elkarren arteko laguntza, elkartasuna eta errespetua ere. Animaliek batzuetan gizakien antza dutelako. Agian, gehiegi. Ikuskizunaren helburua argia gutxien espero den lekuan pizten dela erakustea da.
Sarrerak salgai
Les Ateliers de la Colline konpainia belgikarrarekin elkarlanean sortutako lana da ‘Ezetz hegan egin’, eta Mathias Simons eta Dino Corradini dira zuzendariak.
Larunbatean 17:00etatik aurrera antzeztuko da lana Ermua Antzokian. Sarrerak lau eurotan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Informazio gehiago Ermua Antzokiaren mikrositean.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan