PYME Berritzailearen zigilua: enpresa txikientzat aukera berria
Toki Garapeneko Astearen X. edizioa tokiko ekosistema ekonomikoen inguruan mintzatuz hasi da. Horri lotuta, PYME Berritzailearen zigiluaren nondik norakoak azaltzeko bi hitzaldi izan dira.
Diana Alonso Berrikuntza eta Lehiakortasun Ministerioko Innpulso Sareko Koordinatzaileak azaldu du zer den PYME Berritzailearen zigilua: “PYMEei laguntzeko politika da, Ministerioak bultzatu duena, eta hiru urterako lortzen da. Hala ere, berritu daiteke, baldintzak betetzen dituzten proiektu berriak aurkeztuz gero”.
PYME Berritzailearen zigilua lortzeko erregistroa doakoa, publikoa eta elektronikoa da, eta Ekonomia Ministerioaren egoitzan egiten da. Horixe da ziurtagiria banatzeko eskumena duen erakunde bakarra.
Alonsoren hitzetan, zigilua lortzeak abantaila ugari ditu: “Elkarteen gaineko zergaren kenkariarekin bateragarria da, eta oraindik aukera hori aprobetxatu ez den arren, PYMEentzat kontratu publikoak erreserbatzeko aukera ematen du. Gainera, eta hau Ministeriotik at dago, Estatuko hainbat lehiaketetan parte hartzeko baldintza gisa ezarri dute zigilua izatea. Bestalde, helburu komertzialekin ere erabili daiteke”.
Zigilua lortzeko ebaluazioa
Diana Alonsoren hitzaldiaren ostean, Ignacio Martinez EQA enpresako Zuzendari Nagusiak zigilua lortzeko eman beharreko pausoak azaldu ditu. “Ekonomia Ministerioaren laguntzak lortu ahal izateko balio du, besteak beste, zigilu horrek, eta lortu ahal izateko enpresa ebaluatzen da”, adierazi du.
EQA arduratzen da PYMEek zigilua lortzeko baldintzak betetzen ote dituzten edo ez frogatzeaz. Horretarako erabiltzen diren hiru bideak azaldu ditu Martinezek. Haren hitzetan, prozesu guztietan “memoria zehatza” eskatzen zaio enpresari, eta oso ohikoa izaten da xehetasun edo informazio gehiago behar izatea, ongi baloratu eta epaia emateko.
Izan ere, Martinezen arabera, krisia gora behera, “PYME berritzaileek aurrera egiten dute, lehiakorragoak eta fidagarriagoak dira, eta egoera gainditu eta enplegua sortzen jarraitzen dutela erakusten digute”.
Bi hitzaldiak osorik ikusi nahi izanez gero, hemen dituzue bideoak:
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du