X. Toki Garapeneko Asteari hasiera eman dio Carlos Totorikak

01.12.15
Ekonomi Sustapena

Ermuko Toki Garapeneko Astearen hamargarren edizioa martxan da gaurtik ostegunera bitartean. Irekiera ekitaldia Izarra Centreko auditorioan izan da gaur goizean, Carlos Totorika alkatearen eskutik. Hiru egunez, berrikuntza eta garapen ekonomikoa izango dira hizpide.

Ekimenak duen garrantziari balioa eman nahi izan dio Totorikak; izan ere, aurtengo edizioaren barnean, Innpulso sareko Osoko Bilkura izango da, 53 herri eta hiritako ordezkarien partaidetzarekin.

Hiri horien artean dago Ermua, eta horientzat, berrikuntza “etorkizuneko ikuspuntua” da, alkatearen hitzetan: “Edozein motako aldaketak aukera bihurtzen ditugu”.

“Bizi dugun garaia nolabait definitzekotan, aldaketa da hitza. Eta hori sekulako aukera izan daiteke, gaitasuna duten taldeekin lan eginda, sarean, elkarrekin. Berrikuntzaren helburu orokorra jakinduriaren gizartea ahalik eta lasterren errealitate bihurtzea da”, azaldu du Totorikak.

Alkateak azpimarratu du berrikuntza “bizitza ulertzeko modua” dela Ermuko Udalarentzat; “enplegua eta aberastasuna” sortzeko erreminta. Gainera, Totorikaren hitzetan, berrikuntzak lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen du. Horren isla dira Ermuan zuntz optikoko sarea, Izarra Centre bezalako azpiegiturak, zoru industrialak prezio egokian, eta lana sarean egiteko sistemak.

Gogoratu nahi dizuegu Toki Garapeneko X. Astea streaming bidez zuzenean jarraitu dezakezuela lotura honetan.

Alkatearen aurkezpen osoa ikus dezakezue ondoko bideoan:

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik