Izarra Centren eta zuzenean emititu du SER Kateak ‘Hoy por hoy Eibar’ irratsaioa

01.12.15
Ekonomi Sustapena

Toki-garapen Jardunaldiei hasiera emateko egunean, landutako gai eta testigantzak beren berez duten interesaz gain, beste osagai erakargarri bat izan du, goizak eman duenaren zati bat zuzenean jarraitu eta uhinen bidez entzun ahal izan baitugu Eibarko SER katearen (104 Mhz) bitartez. Eguerdiko ordu batetatik hasi eta arratseko ordu bietara bitartean, hirurogei minutuko irratsaioa zuzen zuenean.

Juan Manuel Cano kazetari ermuarra eta bere irratiko taldea Izarra Centre eraikinean mintzaleku eta tokia izan dute, esan dena zabaltzen laguntzeko eta ekintzaile zuzeneko harremana mantentzeko, Tokiko ekosistema ekonomikoak aztergai izan diren egun honetan. Berarekin bat eta lantaldean egon dira Sol Gragera eta Luis Enrique Garcia lankideak eta, atal teknikoa koordinatzen Carlos Castronuño eta David Sánchez

Herriko eragile eta ordezkariek elkarrizketatu dituzte, besteak beste, herriko Totorika alkatea, J.Carlos Abascal zinegotzia, Alberto Lorenzo gerentea, Eibarko Udaleko Alberto Albistegi, Madrilgo udaleko Luis Cueto eta Salvador Teja ekintzailea eta sustatzailea, besteak beste.

Jarraian, MP3 soinu formatuan eta gure Ivoox formatuan Eibarko SER Kateak eskaini eta utzi digun elkarrizketa bat lagatzen dizuegu, alkateari egindakoa hain zuzen ere.

Egunak eman duena 6 minutuko ikus-entzunezkoan laburturik

Eta azkenik, eguneko gauzarik garrantzitsuenak di-da batean laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoa uzten dizuegu. Bihar gauza gehiago kontatuko ditugu. Amaitzeko, gogoratu jardunaldiak eta bilerak zuzenean jarraitu daitezkeela webgune korporatibo honetan streaming bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
09.12.25
Tokiko dendek gabonetako merkatua egingo

Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik